Barakaldoko Berbalagun egitasmoak liburu markatzaileak egiteko tailerra antolatu du Inprimatu
2019/11/07

Markagailua

Berbalagun egitasmoaren oharra:

Natur Gelari esker, Barakaldoko berbalagunek tarte ederra igaroko dute azaroaren 18an, 10:00etan, Lorategi Botanikoan. Bertan, udazkenak lehortutako hostoak bilduz, orri markatzaileak egingo dituzte euskaraz eta giro onean. Izena eman nahi baduzue, idatzi edota deitu Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko emailera eta 678 626 567 telefonora, azaroaren 15a izan aurretik. Adi ibili plazak mugatuak dira eta.

Kartela