Publizitatea
Bannerra
Hizkuntza eskubideen eguna 2008 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/04/12
Azken urteetako bideari segida emanez, Euskal Herrian Euskaraz erakunde euskaltzaleak heldu den apirilaren 6rako V. Hizkuntza Eskubideen Eguna antolatu du Atarrabian.

logo-ehe

Euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketa larria eta sistematikoa da Euskal Herrian. Egoera okerra izanagatik ordea, euskararen normalizazioaren bidezidorrean urrats ugari eman izan dira herri ekimenetik bideratuta. Aurrez-aurre aurkitu diren oztopo eta bide egitea ahalbidetzen ez digun edozein traba gaindituaz eman izan diren urratsak. Aurrera begira ere urratsak behar ditugu, esparruz esparru, lan ildoz lan ildo eta proiektuz proiektu, Euskal Herri euskalduna eraikitzera eramango gaituzten urratsak. Hemen duzue 2008ko Hizkuntza eskubideen eguneko egitarau osoa:

10:30

DIANA GAITERO, TXARANGA eta SUZIRIEKIN


10:30-12:30

HIZKUNTZA ESKUBIDEEN V. NAZIO BILKURA Erretiratuen egoitzan


11:00-14:00

EUSKARAZ BIZI GUNEA Riberd Parkean

Haurrentzako aisialdia

Eragileen erakusketa (Erretiratuen egoitzako arkupetan)


13:00

MANIFESTAZIOA

“Urratsez urrats, Euskal Herri euskalduna eraiki!” lelopean

Udal plazatik


13:30

EKITALDI NAGUSIA

Udal plazan


14 :30

BAZKARI HERRIKOIA

Udal plazan. 500 lagunentzat. Aurretik bazkarian geratzeko asmorik izanez gero, guri lehenbailehen jakinarazi eta txartelak gordeko genizkizueke.


16:00-19:00

PUZGARRIAK eta JOKOAK Riberd Parkean

Gas taldearen emanaldia


17:00

DANTZALDIA Udal plazan

TXIMELETArekin dantzaldia ETA HESIANekin kontzertua

Animatu zaitez eta Atarrabiara gerturatu zaitez euskararen ofizialtasunaren alde!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.