Publizitatea
Bannerra
Euskara
Urtarrilaren 18an Barakaldon euskararen erabilpenaren inguruan hausnartuko dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/01/03

Kike Amunarriz eta Iker Martinez de Lagos

Sasiburu elkarteak eta euskaldunen Topaguneak euskararen erabilpenaren inguruan hausnartzeko hitzaldia antolatu dute, urtarrilaren 18rako San Bizenteko kultur etxean 19:00etatik aurrera. Hitzaldiaren izenburua: "Barakaldon, euskararen erabilera handitzeko palankak" izango da eta bi izango dira arituko diren hizlariak: Kike Amonarriz eta Iker Martinez de Lagos.

 
Ia ehun pertsona batu ziren Berbalagun topaketan euskaraz mintzatzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/12/17

Ekimenaren irudia

Pasaden ostiralean egin zen San Bizenteko Gran Parada Tabernean, Barakaldoko Berbalagun taldeen arteko topaketa. Barakaldoko euskaltzaleek elkartzeko, euskaltzale berriak ezagutzeko eta euskaraz mintzatzeko aukera izan zuten. Ekimenak ia 100 euskaltzale elkartu zituen, Hala Dziporen musikarekin girotua. Hasieran ideia tabernaz taberna haritzea zen baina eguraldi txarraren ondorioz Gran Parada tabernan geratu ziren. Arratsalde osoan zehar euskal abesti tipikoak abestu, dantzatu eta dinamika zein joko ezberdinak egin zituzten. Guztia euskaraz mintzatzeari bultzatuta.

 
Abenduaren 14an Zerura Eroria antzezlana ikusgai egongo da Barakaldon, Sasibururen eskutik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/12/05

Zerura eroria

Sasibururen oharra:

Sasiburu elkartekook  komedia zoro, ganberroa eta lotsabakoa ekarriko dugu oraingo honetan.   Barre algarak eragitea da antzezlan honen oinarria, funtsa eta helburua. Zerbait al dago hil ostean? Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera? Bizitutakoaren arabera erabakiko al da norabidea? Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea hildakoekin joan ahal izateko? Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak? Hildakoen  bizipenak? Bizi penak? Hil penak?

 
Abenduaren 15ean Barakaldoko Berbalagunek topaketa egingo dute. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/29

Euskaraz bizi nahi dut

Azaroaren 15ean Berbalagun egitasmoak Barakaldoko euskaltzaleak biltzeko topaketa egingo du. Hitzordua San Bizenteko “Gran Parada” tabernan izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Arratsaldea Hala Dziporen musikariekin girotuta egongo da eta hainbat ekimen egongo dira: elkar ezagutzeko jolasak, musika-kantu poteoa tabernaz taberna, parte-hartzaileentzako sari banaketa… Aukera paregabea izango da Barakaldoko euskaltzaleak ezagutu eta euskaraz mintzatzeko.

 
Sasiburuk “From Cork to Kortezubi” bakarrizketa antolatu du Barakaldora azaroaren 15erako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/11/08

Sasibururen hitzaldia

Azaroaren 15ean Barry Barrez… Berrikuntzak ekarrita, “From Cork to Kortezubi” bakarrizketa izango dugu Barakaldon, Sasiburu euskara elkarteak antolatuta. Hitzordua arratsaldeko 19:30tatik aurrera San Bizenteko kultur etxean. Ikuskizun honetan, irlandar batek, Euskal Herrira etorrita bizi izan duen esperientzia kontatuko digu: istorioekin, hausnarketekin… eta batez ere umorearekin.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

8-orrietatik 51.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.