Publizitatea
Bannerra
Euskara
Errigora kanpaina berriro martxan Barakaldoko AEKn PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/26

Errigora saskia

Barakaldoko AEKren oharra:

Aurten, azkeneko urteotan bezala,  Errigora egitasmoa (Sortzen, AEK, Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat) ezin Errigorago datorkigu, eskaintza zabaltzeaz gain, erronka potoloari erantzun nahi baitio. Bi kutxa ditugu aukeran bakoitza 50 euroan.

 
Zuberoako Eperra ikastolaren aldeko otarreak eskuragarri egongo dira Barakaldon, Laguntasunaren eskutik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/18

Eperra ikastola

Aurten ere eskuratu ahal izango dugu Barakaldon, Zuberoako Eperra ikastolak saltzen duen gabonetako otarrea. Ateratako dirua, ikastola finantzatzeko bideratuko da. Eskualde bakoitzean, bertan euskara eta euskal kulturaren alde lan egiten duten elkarte ezberdinek, mugitzen dute, Ezkerraldea eta Meatzaldearen kasuan Laguntasunak egingo ditu gestioak. Otarreak: gatza, patea, eztia… topatuko ditugu, 40 euroren truke. Erosteko 3035.0157.24.1571020400 kontuan sartu beharko da dirua, abenduaren 11an baino lehen. Abenduaren 18an otarreak jaso beharko dira, Laguntasunan.

 
Argitanek asteazkeneko eraso sexista salatu zuen, kontzentrazio baten bidez PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/10/07

Argitanen kontzenrtazioa

Atzo Argitanek kontzentrazio bat egin zuen, Barakaldoko Herriko Plazan asteazkeneko eraso sexista salatzeko. Hamarka pertsonek bat egin zuten kontzentrazioarekin, indarkeria matxista gaitzetsiz. Argitanek autodefentsa feministarako eskubidea aldarrikatu zuen eta indarkeria matxistari aurre egiteko errora joateko deia luzatu zien instituzioei. Kontzentrazioaren hasieran udaleko ordezkariek alboan egon ziren, indarkeria matxistaren aurkako beste pankarta batekin hamar minutuz.

 
Berbalagun egitasmoa abian da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/09/26

Euskaraz bizi

Berbalagun egitasmoaren oharra:

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Barakaldo Berbalagun programa. Honako hau 10. urtea da, beraz, Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek, indarra hartu du gure herrian ere. Iaz, 15etik gora izan ziren martxan egondako taldeak; eta 160 baino gehiago talde hauetan parte hartu duten mintzalagunak. eta bizi! Oraingoan, beraiekin batera euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digute praktikatu  lemapean.

 
Datorren larunbatean, Arrontegiko jaietan, ospatuko dute “Euskaraz Bizi Nahi Dut” lasterketaren 6. edizioa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/09/12

Euskaraz bizi

Antolatzaileen oharra:

Aurten Arrontegiko jaietan seigarren aldiz antolatuko dugu herri-lasterketa . "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu Sasiburu elkartekoek ekimen honetan parte hartzera. Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta eskuratu ahal izango ditugu bertan.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

9-orrietatik 51.a
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.