Publizitatea
Bannerra
Euskara
Ostiral honetan zabalduko dituzte matrikulazio epeak, Barakaldoko euskaltegi ezberdinek, baita hizkuntz eskolak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/08/31

Euskaraz ikasi

Irailaren 1ean, ostiral honetan, Barakaldoko euskaltegiek eta hizkuntz eskolak matrikulazio epeak zabalduko dituzte. AEK eta Udal Euskaltegian bihartik aurrera izango dugu aukera izena emateko. Barakaldoko hizkuntz eskola matrikulazio epea Irailaren 1etik (ostirala) 18ra egongo da zabalik. Euskaltegiek ikastaro eta euskara lantzeko aukera ezberdinak eskaintzen dituzte: ikastaro trinkoak, ohiko euskalduntze ikastaroak, tituluak lortzeko ikastaroak, gurasoei bideratuta, mintza taldeak…

 
Euskarazko bisita gidatuak antolatu dira Barakaldoko lorategi botanikoan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/08/30

Barakaldoko lorategia

Irailaren 7, 14, 21 eta 28an guztiak ostegunak, euskarazko bisita gidatuak egongo dira Barakaldoko Ramon Rubial lorategi botanikoan, goizeko 11:30ean. Bisitak doan izango dira baina izena eman beharko da aldez aurretik: 94 437 58 05 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbide elektronikoan. Bisitan zehar, lorategian dauden Euskal Herriko baso autoktonoetako espezieak ezberdinak ezagutu eta euskaraz mintzatzeko aukera paregabea izango dugu.

 
San Bizenteko osasun etxeko pediatria zerbitzuko liburu guztiak gazteleraz daudela salatu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/23

Liburuak

LABen “osasungintza euskaraz” dinamikak salatu du; San Bizenteko osasun etxean dagoen pediatria zerbitzuan dauden liburu guztiak gazteleraz daudela. Modu honetan euskaldunen hizkuntz eskubidea zapalduz, ez baitute aukerarik euskarazko liburuak irakurtzeko. Osasungintza Euskaraz dinamika, osasungintzan eta Osakidetzan euskaldunen hizkuntz eskubideak defendatzeko jaio zen.

 
Jaietarako motorrak berotu dituzte ostegun honetan Arteagabeitia Zuazon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/23

Kontzertuak

Ostegun honetan hasi dira Arteagabeitia Zuazoko jaiak. Gaurkoan pregoia eta kalejira izango badira ere, atzo lehenengo ekimenak izan ziren. Arratsaldean umeentzako jolasak egon ziren eta jaietako lehenengo kontzertuak, SK Live eta Bool Weavil taldeen eskutik. Tabernariek bere partetik Arteagabeitia eta Zuazon pintxo poteak antolatu zituzten. Arratsalde eta gau partean zehar, auzokide ugari kalera atera ziren jaiez gozatzeko gogoekin. Auzoan zehar jai giroa zegoen bitartean, Azkue kalean erdi aroko azokako artisau eta langileek merkatua muntatzen aritu ziren arratsalde osoan.

 
Barakaldoko natur guneak eta dorretxeak ezagutzeko ibilbidea antolatu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/22

Natur Ibilbidea

Sasiburu eta Berbalagun ekimenaren elkarlanaren bitartez, Barakaldon zehar natura ibilbidea antolatu dute, herriko gune naturalak eta dorretxeak ezagutzeko. Ibilbidean zehar: Bagatza, Bengolea, Gorostiza, Munoa… bisitatuko dira. Hitzordua ekainaren 28an izango da arratsaldeko 17:00etatik 19:30ak arte, Bagatzako elizaren aurrean. Parte hartzeko izena eman beharko da 678 626 567 telefono edo Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbide elektronikoan. Antolakuntzarik ura, ogitartekoa eta oinetako egokia eramatea gomendatu dute.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

10-orrietatik 51.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.