+ 2 - 0
|
2012/02/15 |
|

Kalean dugu beste behin ere Barakaldoko Gazte Asanbladaren tresna komunikatiboaren ale berria. Oihu gazte bolentina eskuz esku dabil dagoeneko Barakaldoko gazteriaren artean. Oraingo honetan gazteriak Barakaldoko auzoetako jai herrikoietan jokatzen duen paper garrantzitsua jorratzen du boletinak nagusiki. Berriaren barnean alea bere osotasunean topatuko duzue.
|
|
+ 4 - 0
|
2012/02/07 |
|
 Martxan da Barakaldoko Gazte Asanbladaren futbito txapelketa berria. Txapelketa Martxoan eta Apirilean zehar jokatuko da eta finala, elkartearen 6. urteurrenaren jaian jokatuko da, Apirilaren 21ean hain zuzen ere. Izena emateko epea Martxoaren 4an bukatuko da eta horretarako ohiko posta elektronikoa (
Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko
) edota tuenti korrontea erabili daitezke. Izena ematerakoan taldearen izena, taldekide kopurua (gutxienez 5) eta kontaktu bat bidali beharko duzue. Txapelketan parte hartu ahal izateko taldekide bakoitzeko euro bat ordaindu beharko da. Txapelketaren talde irabazleak apirilaren 21eko bazkarirako txartelak eskuratuko ditu.
|
+ 4 - 0
|
2012/02/06 |
|

Barakaldoko Gazte Asanbladak 6. urteurrena beteko duen honetan, musika taldeentzako lehiaketa jarri berri du martxan. Talde irabazleek Urteurreneko jaialdian jotzeko aukera izango dute, Apirilaren 21an. Talde irabazleak aukeratzeko puntuazioaren erdia asanbladan erabakiko da eta gainontzeko %50a jendearen bozken bidez erabakiko da. Gazte musikariak, has zaitezte beraz kitarrak astintzen! Berriaren barnean lehiaketaren ezaugarriak topatuko dituzue.
|
+ 5 - 0
|
2012/01/29 |
|

Barakaldoko Gazte Asanbladak Bideoforum internazionalistak berreskuratuko ditu aste honetan bertan. Otsailaren 3an izango da lehenengo saioa. Askapenarekin batera Makala Gaztetxean egiten ohi zuten modura, nazioarteko borroka ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea izango dute oraingoan ere. Lehenengo bideo forum honetan, Argentinako lantegi berreskuratuak izango dituzte aztergai, enpresariek bertan behera utzi ondoren, langileek beraiek okupatu eta berreskuratu dituztenak hain zuzen ere. Ekimen interesgarri hau 19:30etatik aurrera Ekobaraka-ko lokalean (San Juan kaleko 10. zenbakian, udaletxearen atzean) izango da.
|
+ 5 - 0
|
2012/01/27 |
|

Barakaldoko Gazte Asanbladak, udalerriko eta eskualdeko egoera sozioekonomikoari begirada bat botata kolore beltza nabarmendu berri du eginiko diagnostikoan. Eskualdeko desindustrializazioak gazteen artean bereziki hedatzen den langabezia eta prekarietatearen erantzulea dela zabaldu dute. Gainera egoera honen ardura enpresari esplotatzaile eta merkatuaren mesedetara eragiten duten politikariengan kokatu dute. Gazteek ordea ez dute amore ematen eta mobilizatzeko dei orokorra zabaldu dute jendartean. "gazteok ez gara isilik eta geldirik geldituko,bada, mobilizatuko eta oihu egingo dugulako gure eskubideen defentsan". Otsailaren 4an Bilbon burutuko den manifestazio nazionala (18:00etatik aurrera Bihotz Sakratuan) eta Otsailaren 17an Barakaldon (19:30etan Bide Onera Plazan) egingo den protestekin bat egin dute.
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
1-orrietatik 17.a |