Badator 2009ko Gazte Eguna Inprimatu
2009/05/27

Barakaldoko Gazte Asanblada
Azken garaietan urtero egin dugun bezala, aurten ere Gazte Eguna ospatzeko prestaketa lanetan gabiltza. Eta ez diogu gezurrik, urtetik urtera Gazte Egunaren indarra handituz doala esaten badugu. Gazte Eguna Barakaldoko gazte guztion eguna da, gure ezinegonak azaleratu, aldarrikapenak kaleratu eta gure herri proiektua islatzeko aukera ezin hobea. Horretarako, noski, ezinbestekoa da nork bere esparruan ekarpena egitea (futbito txapelketa antolatuz, antzerki taldean parte hartuz, musika talde batean joz, euskararen aldeko kanpainetan arituz, etxebizitza eskubidea aldarrikatuz…), Gazte Mugimendua errotu eta sendotuko bada. Gazte Egunak gazteon izaera alaia, kritikoa eta errebindikatiboa uztartu eta indarrak metatzeko abagunea eskaintzen du. Gutako bakoitzaren ondar aleari esker lortuko baitugu kapitalismoaren balioez gaixotu duten jendartea irauli eta gorriz margotzea. Ez zaitez zu ere telebistak sortutako kausarik gabeko errebelde bihurtu. Zure ekarpena behar-beharrezkoa da. Zatoz ondo pasatu eta kalea gorriz margotzera!
Hauxe da gazteek prestaturiko kuña :
alt=""
alt=""
Tas-Tas irratiko lagunek Gazte Asanbladako Leireri egindako elkarrizketa:
alt=""
11etan Futbito txapelketaren finala Eguzkiagirren

HERRIKO PLAZAN
12:00 - << hartu hitza >>
13:00 - << Herri interpretazioa >>

BAGATZA
14:00 - << Gazte poteoa >>
15:00 - << herri bazkaria - Ikasleek 5 €, langileek: 8€ >>
16:30 - << Euskaraz hausnartzen >>
18:00 - << Gazte olinpiadak >>
19:30 - << kalejira >>

SANBIKO PLAZA
20:00 - << Ekitaldia >>
21:00 - << Kontzertuak: Sutautsak, punkamiñe eta Aizkora beltza >>



BARAKALDO GAZTEA, GORRIA ETA ASKEA!