BGA: "helmugara iritsi arte ez gara geldituko" Inprimatu
2008/04/29
Kanpaina berria abiarazi du Barakaldoko Gazte Asanbladak Barakaldoko espekulatzaileen aurka.
 
BGA kartela
Horretarako espekulazioaren arduradun politikoak zehazten dituen kartelez herriko hormak betetzeaz gain,  igaro den larunbatean, apirilak 26, Barakaldoko gazteok 3 inmobiliariaren aurkako ekintza burutu zuten. Kristalak margotzeaz gain, sarreran simaurra eta "likido kirasduna" bota zuten, "euren aberastasun zikinari darion kiratsa bertartik bertara usain zezaten". Gazteek adierazitakoaren arabera "eskubideen jabe izan arte, boikot ekintzek ez dute etenik izango. Ibilbide luzeko lasterketa da, badakigu,baina helmugara iritsi arte ez gara geldituko".
 inmobiliaria 2inmobiliaria 1