Sobre ruedas contra el desalojo Inprimatu
2009/10/07

Ezohiko irudiarekin egin zuten topo igarotako larunbata atsaldean paseoan irten ziren milaka barakaldarrek. Gazte talde handi batek herriko auzo desberdinak gurutzatu zituen bizikletan igota, Barakaldoko Gazte Asanbladar en deialdiari jarraituz. Irudi koloretsua izan zen larunbatekoa izan ere, gazteek bandera ugari garraiatu baitzituzten. Agerikoa zen gazte protestaren helburua, okupazioaren aldeko eta desalojoaren kontrako aldarria etengabea izan zelako ohiuen bitartez. Udaletxeak iragarritako balizko desalojoari aurre egiteko mobilizazio berria iragarri dute "Makala Gaztetxeko" kideek. Bizikleta martxa berri bat antolatu dute hurrengo larunbatean (Urriak 10), atsaldeko 17.00etan Gaztetxetik abiatuta.