0 Km-a Barakaldon Inprimatu
2008/05/13

Gernikako gazte asanbladak abian jarritako "Astra Km 0" prozesu parte hartzailearen berri izango dugu egunotan Barakaldon.

Hitzordua ostegun honetan izango da, hilak 15 atsaldeko 19:00etan Barakaldoko Hizkuntza Eskolan. Astra koordinadora ko lagunek, orain zenbait urte abian jarritako esparru aske eta autogestionatuaren gainean eraikitako prozesu partehartzaile eta herritarra azalduko digute. "Nola bihurtu erabilpenik ez daukan arma fabrika bat, udalerriko gazteria eta bizitza kulturala dinamizatzen duen esparru anitza eta pizgarrian?" Erantzuna ostegunean hizkuntza eskolan.