Publizitatea
Bannerra
BGA: "Gaztetxeak ateak zabalik ditu berriz!" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/05/15

Barakaldo "Gaztea, Gorria eta Askea!" aldarrikatzen duen Barakaldoko Gazte Asanbladak, Gaztetxea erasoak eraso zabal-zabalik eta indarberritua dagoela adierazteko prentsa oharra helarazi dio herriKoloreri.
Ezer baino lehen, BGA.ko kideek besarkadarik beroena helarazi nahi izan diete "bai espetxeratuak izan diren kideei, bai euren senideei eta baita muntaia polizial honetan aske gelditu edo atxilotu ez dituzten kide eta lagunei ere".
Igarotako polizi operazio "propagandistikoaren" helburu garbia Barakaldoko gazte mugimendua eta zehazki, Gazte Asanblada bera suntsitzea izan dela baieztatzen dute eta erasoaren ardura zuzena Bilboko Sabin Etxean kokatzen dutela gehitu dute. Egunotan komunikabideetan zabaldu dituzten gezur mordoa arbuiatu nahi izan dituzte tartean, Makala Gaztetxea  "kale borroka ekintzetako laborategi" gisa erabilia izan dela. BGA-k argi adierazi nahi izan du hasiera batean Makala Gaztetxea zigilatua izan bazen ere gaztetxeak ateak zabalik dituela berriz.
Bukatzeko lanean jarraitzeko prestutasun eta erabakigarritasun osoa dutela adierazi dute gazteek: "Une honetan, beste bi argazki zintzilikatu behar ditugu gaztetxeko horman baina atxiloketen, kartzelaren eta errepresioaren mamuarekin izutuko garela uste badute...jajaja! higuinaz gain, barregura sortzen diguzue".

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2019 Urria 2019
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.