Barakaldoko gazteria, langile eskubideen defentsaren lehenengo lerroan
2012/01/27
PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 5
- 0
 

precario gazte

Barakaldoko Gazte Asanbladak, udalerriko eta eskualdeko egoera sozioekonomikoari begirada bat botata kolore beltza nabarmendu berri du eginiko diagnostikoan. Eskualdeko desindustrializazioak gazteen artean bereziki hedatzen den langabezia eta prekarietatearen erantzulea dela zabaldu dute. Gainera egoera honen ardura enpresari esplotatzaile eta merkatuaren mesedetara eragiten duten politikariengan kokatu dute. Gazteek ordea ez dute amore ematen eta mobilizatzeko dei orokorra zabaldu dute jendartean. "gazteok ez gara isilik eta geldirik geldituko,bada, mobilizatuko eta oihu egingo dugulako gure eskubideen defentsan". Otsailaren 4an Bilbon burutuko den manifestazio nazionala (18:00etatik aurrera Bihotz Sakratuan) eta Otsailaren 17an Barakaldon (19:30etan Bide Onera Plazan) egingo den protestekin bat egin dute.

 Barakaldoko Gazte Asanbladaren prentsa oharra:

Lan eta produkzio sistemak, helburu sozialak izan beharrean, hau da, herriaren alde egon beharrean, kapitala eta sistemaren interesen zerbitzura daude, etekin handienak lortzeko helburu argiarekin. Horretarako ahalik eta murrizketa handienak egiteko prest dago. Dirua aurrezteko eta etekinak maximizatzeko tresna ugari erabiltzen dituzte enpresariek: lan postuak murriztu (langile gutxik lan asko egitea), langileak gainontzeko orduak sartzera behartzea, enpresak deslokalizatzea (hirugarren mundura eramanez), segurtasuna murriztea... horrek lan postuak gutxitzea (langabezia sortuz) eta dauden postuak prekarizatzea dakar.

Gure errealitateari arreta jarriz, Barakaldok langabezi tasa handienetariko bat duen herria da, bada, azken datuen arabera %19koa da (8.000 pertsona gutxi gora behera). Azken urte eta hamarkadetan Barakaldok eta Ezkerraldeak orokorrean desindustrializazio prozesu bat jasan izan du. Honen ondorioz langabeziak gora egin du azken urteetan. Gainera enpresariek gero eta langile gutxiago kontratatzen dituzte eta gehiago kaleratzen dituzte, eta hori gutxi balitz, azken lan erreformen ondorioz langileen
kaleratzeak merkeago ateratzen zaie. Egoera hau krisiaren aitzakiarekin (enpresari, banketxe, politikari... ezberdinek sortu dutena) asko gogortu da eta gero eta gehiago dira lana topatzen ez dutenak eta pobrezi egoerara hurbiltzen ari direnak.

Langabetuen egoera latza bada, lanean daudenena ez da askoz hobeagoa. Lan baldintzak gero eta okerragoak dira: Eguneko errealitatean ikus dezakegu zabor-kontratuak, mehatxuak, soldata baxuak, segurtasunaren murrizketa, gainontzeko orduak sartzeko beharrizana (batzuetan ordaintzen ez direnak), lan hitzarmena ez betetzea... Barakaldon Megapark azpiegitura erraldoia egoera honen adibide garbia da.

Guzti hau gutxi balitz, eta nahiz eta krisiarekin okerrera joan, gizarte-laguntzak murrizketa ugari jasan dituzte eta hauek jasotzeko prozedurak gero eta zorrotzagoak dira.

Egoera guzti honen erantzuleak asko dira: enpresari handiak eta esplotatzaileak alde batetik, eta bestetik kapitalaren menpe (hau da, enpresarien alde) dauden instituzio zein politikariak. Lehenengoak prekarietatea eta langabezia eragiteagatik, beraien etekinen mesedetan, eta bigarrenak egoera hau baimentzen eta babesten dutelako. Gure herria egoera honen eredu argia da, enpresariek gero eta esku-hartze handiagoa dutelako eta langileak gero eta eskubide gutxiago daukatelako, udalak guzti hau baimentzen eta  bermatzen duen bitartean.

Egoera latz honen aurrean, herritarrok eta gazteok ez gara isilik eta geldirik geldituko, bada, mobilizatuko eta oihu egingo dugulako gure eskubideen defentsan. Otsailean aukera pare bat izango ditugu. Otsailaren 4an Bilbon burutuko den manifestazio nazionalean (18:00etatik aurrera Bihotz Sakratuan) eta Otsailaren 17an Barakaldon (19:30etan Bide Onera Plazan). Barakaldoko Gazte Asanbladatik deialdia luzatzen diegu Barakaldoko gazte guztiei mobilizazioetan parte hartzera, soilik mobilizazioren bidez aldatuko dugulako, guztiok jasaten dugun egoera latz hau aldatzea.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 

ATAL BEREZIAK

Atzera Aurrera

EHZ 2011: Mugetatik at!

EHZ 2011: Mugetatik at!

Mapamundi ofizialek inposatutako muga artifizialek gainditu nahian, munduko kulturen topaleku den Euskal Herria Zuzenean festibalean murgildu da herriKolore. Bi egunetan zehar aritu gara Nafarroako Heleta herrian bertako ikuskizun eta gertakizunak Ezkerraldean islatu asmoz.

Gehiago irakurri

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Nola azaldu KORRIKA fenomenoa zer demonstre den? Hain da zaila emozioen eremua hartzen duen oro azaltzea! 17. Korrikak zeharkatu ditu 2011an Euskal Herriko txoko guztiak, euskalduntzearen aldeko bultzada bizi-bizi dagoela erakutziz beste behin ere.    

Gehiago irakurri

BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

 BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

Hemos querido cruzar la mirada con diferentes mujeres de nuestra comarca para poder entender cómo es nuestra vida y la de las mujeres que nos rodean, cómo perciben la realidad, en qué les afecta en su actividad cotidiana el hecho de ser mujeres...    

Gehiago irakurri
Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Elkarrizketa Dantzazale

Laguntasun dantza taldeko Joseba Altube izan da gurean.