Barakaldoko gazteria gogotsu eta indartsu gure esku dago ekimenean Inprimatu
2014/06/08

Barakaldoko gisa katea

Milaka eta milaka pertsonekin batera Barakaldoko gazteek gogotsu eta indartsu parte hartu dute Iruñea eta Durango lotu dituen giza katean. Ansiotik atera diren bi busetan, Antzuolan zegoen 38.kilometrora abiatu dira gazteak.  Giza katea osatzeko ordua heldu arte 38.kilometroa musikaz girotu dute trikitilariek. 11:30ean hasi gara katea osatzen, ibilbide osoan egin den bezala. 12etan katea osatuta geratu da eta ordu erdiz lotuta egon gara (Durangotik Iruñera): kantatzen, dantzatzen, independentziaren alde oihuka. Behin ekimena bukatuta autobusak Bergarara abiatu dira, bertan antolatutako jaira.

 

alt=""