Uztailaren 17an Barakaldoko gazteek beren eguna izango dute Inprimatu
2014/07/05

Gazte eguna 2014

Urtero bezala Uztailaren 17an Barakaldoko gazteek beraiei zuzendutako egitaraua izango dute gazte eragileen eskutik. Barakaldoko Ernaik, Gazte Asanbladak, Iretargik, Ikasle Abertzaleakek eta Makauen gazte konpartsak egun osorako programazioa prestatu dute. Eguna goizeko 11:00etan hasiko da harrerarekin eta ezagutza jolasekin. 12:00etan Feminismoa lantzeko dinamikak izango ditugu. 15:00etan Bazkaltzeko ordua izango da eta ondoren antzerkia izango dugu. 18:00etan ginkana feminista eta 19:30ean potei-furor izango ditugu. Eguna bukatzeko ekitaldia eta kontzertuak izango dira. Bazkarira apuntatzeko Makauenen izango dugu zerrenda eta 5 euro salneurria izango du.

Gazte egunaren kartela