"Kobazulo"-ko okupazioaren defentsa burutuko dute egunotan Barakaldoko gazteek Inprimatu
2014/08/26

asanblada

Ekainaren hasieran abiatu zen Kobazulo gaztetxearen ibilbide, indar biziz abiatu ere. Barakaldoko gazteek aspalditik ez zuten beren egitasmo autogestionatuak garatzeko espazio askerik eta "Las Cuevas" jatetxeko ateak herriarentzako zabaldu izanak poztasun ikaragarria sortu zuen gazte ugarirengan. Udan zehar identifikazioak eta kaleratze saiakeraren bat pairatu ostean, gaur bertan zigilatuta geratu da Barakaldoko gaztetxe jaioberria. Arratsaldean asanblada burutu dute gaztetxeko kideek, "kobazulo" pareko parke batean, poliziek gaztetxeko atea zaintzen zuten bitartean. Etorkizun gertuko erronkak aztertzen aritu dira gazteak, lege aferak eta hurrengo egunetako erantzuna barne. Oraingoz deialdi bi zabaldu dute gazteek: Asteazkenean 19.00etan Bide Oneran zigilatzearen kontrako kontzentrazioa eta ostegunean kalejira.

+Info: "Kobazulo" un gaztetxe muy esperado