Publizitatea
Bannerra
San Bizenteko Jaiak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/04/03
gazte asanbladaSan Bizente auzoko jaiak etorri bezala joan dira, baina Gazte Asanbladak piztutako argia bertan gelditzen da. Udaletxean, banketxetan eta higiezinen enpresetan kabi goxoa duten putreek kale gorrian nahi gaituzte. Bada, behingoagatik, kasu egin diegu eta kaleak gure egitera atera gara.
 
Kaleak gorriz margotzera eta, guztioi dagokigunetik kenduz, lapurtzen dituzten soldatak larru gorritan uztera. Dagokigun giltza gure egitera: etxebizitza! Gizarte patriarkal honen ubeldurarik begi-bistakoenak gizarteratzera. Barakaldoko emakumeok ez dugulako eraso sexista bakar bat gehiago ere onartuko. Erasotzaileei begi MOREA! Aldarrikapenik eta borrokarik gabeko jaiek sistematikoki pairatzen dugun zapalkuntza areagotu baino ez dute egiten. Barakaldo eta Euskal Herri aske batean sinesten dugun heinean, jaiak borroka esparru gisa ulertzen ditugu. Ez dago pertsona askerik gabeko herri askerik. Ez dago aldarrikapen eta borrokarik gabeko jai herrikoirik. Antolakuntzak eta borrokak soilik egingo gaituzte aske. Bukatzeko, gure herriak azken aspaldian bizi duen errepresioak geldiezina dirudien arren, ez gaituzte makurraraziko! Euskal Herri osoan geldiezina den olatu gaztea osatzen dugu. Eta oraindik ez da jaio hori geldituko duen alkate ustel, banketxe lapur edo estatu zapaltzailerik! Besarkada beroa Lea Artibaiko gazteei! Animo eta SEGI horrela!

Etxebizitza: gazteon giltza,
denon bizkar aberasten dabiltza.
Batzuk diru guztiaren jabe,
gazteok eskubiderik gabe.
Zeinen dotore!
jaio berri den herrikolore,
gu bezain ASKE, GORRI TA MORE!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abuztua 2019 Iraila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.