Adin guztietarako programazioa eskainiko dute Gaztetxean ostiral honetan Inprimatu
2015/05/18

Ekimenen kartela

Ostiral honetan, maiatzak 22, adin guztietarako programazioa eskainiko dute Barakaldoko Makala II gaztetxean. 18:00etatik aurrera Aitxol Ipuin kontalariak historia asko kontatuko ditu bere txotxongiloekin batera. Gainera gurasoek pintxo poteaz gozatzeko aukera izango dute. 21:00etatik aurrera afaria eta bideo foruma eskainiko dute gaztetxean. Gerturatuko direnak The Experiment filmea ikusteko aukera izango dute eta ondoren pelikularen inguruan eztabaidatzeko aukera egongo da.

Aitxolen kontzertua

Herri zinema kartela