Publizitatea
Bannerra
Kurtso berria prestatzeko asanblada irekia egingo du BGAk Irailaren 26an PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/09/01

Asanblada irekia

Irailaren 26an Barakaldoko Gazte Asanbladak bilera berezi eta irekia egingo du Makala II gaztetxean 12:00etatik aurrera. Bilera honen helburua ikasturte berrirako plangintza eta urtean zehar egingo diren ekimenak prestatzea izango da, gazte guztien artean. Gazte Asanbladatik Barakaldoko gazteei bertan parte hartu eta ekarpenak egiteko deia luzatu die. Gogoratu dute Barakaldoko Gazte Asanblada elkarte irekia, antikapitalista, feminista, ekologista, euskalduna… dela eta asanblada horizontalean antolatzen dela.

Barakaldoko Gazte Asanbladaren prentsa oharra:

kartelaBarakaldoko Gazte Asanblada (BGA) gure herriko hainbat gaztek osatzen dugun kolektibo ireki, feminista, euskaldun, ekologista eta antikapitalista da eta asanblada horizontala dugu antolakuntza eredu. Azken urte hauetan lan sozio-politiko eta kulturala izan dugu helburu, espazio aske bati loturik: MAKALA II Gaztetxea.

MAKALA II Gaztetxea esparru aske bat da, administrazioaren kontrol eta mugetatik askatua, eta edozein pertsonari irekia dagoena. Espazio okupatu bat da, espazioaren lorpena ekintza bat izanik bere izaera berean, bada, kapitalismoaren jabetza pribatua eta espekulazioa kolokan jartzen dituelarik okupazio ekintza berak, herri mugimendu eta gazteria aktibo eta kritikoaren mesedetan.

BGA urteetan zehar lanean ibili da Gaztetxeari bizia emanez hainbat dinamika sustatuz: gure herria hobeto ezagutzeko hitzaldiak egin, proiektu berriak abiatzeko oinarriak jarri gazteon artean, eztabaidatzeko eta kultur ekintzak antolatzeko erreztasunak jarri... Eta gaztetxea azpiegitura izanik, herriaren baitan hainbat ekintza jorratu ditugu baita ere (jai herrikoien sustapena, kanpai ezberdinen jorrapena, beste eragileekin elkarlana, etab). Barakaldori, gazte ikuspegitik, bizi berri bat eman nahi diogu!

Urteen joan etorriaren poderioz asko eta asko izan dira BGAk dinamika ezberdinak landu izan dituen lanak sozio-politika eta kultura alorretan:

Etxebizitza duina eta okupazioaren aldeko hainbat ekimen (kale antzerkiak, okupazio sinbolikoak, jaialdiak, salaketak), ideologi ikastaroak (komunismoa, kapitalismoa, mugimendu autonomoa, faxismoa, feminismoa, faxismoa eta anarkismoa), kontsumismo basatiaren aurkako kanpainak, euskararen aldeko ekintzak... Hau guztia eta gehiago astero astero eskaintzen ditugun tailer, antzerki eta antzekoez gain.

Aisialdi eredu ezberdin baterako bidean alternatiba bat eskaini nahiko genuke eta horretarako talde zabalagoa osatu nahi dugu. Aurrera begira, MAKALA II gaztetxeak Barakaldoko gazteon bilgune izan nahi du eta mota eta euskarri guztietako proiektuen sustatzaile izan nahi luke.

Gazte, hurbildu zaitez Irailaren 26an goizeko 12etan Gaztetxean egingo dugun kurtso hasierako bilera irekira. Zure ekarpenak eta partehartzea ezinbestekotzat jotzen ditugu, denon artean eraiki dezagun Barakaldoko errealidade berri bat.
Gaztetxetik Barakaldo berri bat eraiki dezagun denon artean!

GUZTION ESPAZIOA
GUZTION ANTOLAKUNTZAZ

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.