Irailaren 26ko bilera bereziaren egitaraua azaldu digu Barakaldoko Gazte Asanbladak Inprimatu
2015/09/10

gazte asanbladaren asanblada berezia

Irailaren 26 Barakaldoko Gazte Asanbladak egingo duen bilera bereziaren zehetasunak ezagutzeko helburuarekin, erreportaje bat grabatu dugu gazte eragileko Maria eta Anderrekin. Hitzordua goizeko 12:00etan izango da eta ezagutze jolasak egin ondoren Barakaldoko egoeraren analisia egingo dute. Ondoren bazkaria egingo dute, bakoitzak bere janaria eraman beharko du edo etxera joateko aukera izango du. Arratsaldean plangintzari ekingo diote. Gauean aisialdirako tartea egongo da ere bai, prestatu duten jai txikitxoarekin.

alt=""