Barakaldoko Gazte Asanbladak urrirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Inprimatu
2015/10/05

Alternatibak eraiki

Irailaren 26ko asanblada irekitik aurrera prestatutako ekimenak martxan jartzeko unea heldu zaio Barakaldoko Gazte Asanbladari. Gaur, urriak 5tik aurrera tailerrak eta ekimenak hasiko dira Makala II Gaztetxean. Astelehenetan autodefentsa eta asteazkenetan pandero tailerrak izango ditugu. Azken ostiraletan, presoen aldeko kontzentrazioen ondoren, azken akustikoak egingo dituzte.

BGA urria

Beste alde batetik BGAko kideek tailerĀ  eta ekimen gehiago prestatzeko helburua daukatela azpimarratu dute baina horretarako jendearen parte-hartzea behar dute. Tailer eta ekimenen zerrenda bat prestatu dute eta zeintzuk interesatzen zaizkigun eta ordutegiak aukeratu behar dugu, parte hartu nahi ezkero: pilates, zineforum, garagardo autoekoizpen, kartoizko banda, euskara ikasi, malabareak, errefortsu klaseak... Gainera jendeak proposamen berriak egiteko aukera izango du. Horretarako posta elektronikoa (bbarakaldogazteamail.com) edo twitter kontua erabili daitezke edo igandeetan asanbladara hurbildu 18:00etan.