Publizitatea
Bannerra
“Periko Gazteekin Hizketan” liburua kalean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/11/21

Perikoren liburuaren aurkezpena

Ostegunean aurkeztu zuten Ernai eta Txalapartako kideek Eneko Barberenea idazlearekin batera “Periko Gazteekin Hizketan” liburua, San Bizenteko kultur etxean. Liburu hau ez da Perikori buruzko biografia edo omenaldi bat, pertsonalismotik ihes egiten Perikok ez zuelako holakorik egin nahiz ezta onartzen. Asko izan ziren biografia egiteko Periko konbentzitzen saiatu zirenak baina ezinezkoa izan zen.

Gazteek beti izan dute konexio berezi bat Perikorekin eta Periko beti zegoen gazteen ondoan. Ernaiko kideek Perikori kontatu zioten bere bizitza, gogoetak eta ereduan oinarrituta gazteentzako ikasgai eta tresna bat egin nahi zutela eta Perikok onartu zuen, baldintza batekin lan hau gazteentzako tresna erabilgarri bat izan behar zen.  Proiektuan lan egin dutenek kontatu zuten ostegunean, liburuko elkarrizketak egiteko geratzen ziren egun guztietan Perikok beti galdetzen ziela: “Ziur hau zerbaiterako balio duela?”

Esan bezala liburu hau ez da biografia bat, Periko eta gazteen arteko elkarrizketa bat baizik. Bertan Perikok izan dituen etapa guztiak birpasatzen dira eta bere gogoetak: Portugaleten, Trianon, Bagatzako Elizan… Beraz liburu honetan asko dago ikasteko, Perikoren elkartasuna, konpromisoa, jokabidea… oinarritzat hartuz.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.