Makala II Gaztetxearen egitaraua abendurako Inprimatu
2015/12/04

Makala II Gaztetxea

Barakaldoko gazte mugimenduak Abendurako Makala II Gaztetxerako prestatu duen egitaraua aurkeztu du. Hilabete honetarako prestatu dituzten berrikuntzak hauek izango dira: Sahara eta Herrikolorerik buruzko hitzaldiak, hezkuntza ereduari buruzko eztabaida tailerra eta gabon zaharrerako jaia. Hemendik aurrera gaztetxeko ekimenak gazte mugimenduak antolatuko dituela ohartarazi dute, horrek ez du esan nahi antolakundeetan ez dauden pertsonek ezin dutela gauzak antolatu, erabakiak asanbladetan hartzen baitira, modu horizontal batean. Horregatik nahi duen orori parte hartzeko deia luzatu dute.

Prentsa oharra:

Abenduko egitarauaHileko egitaraua haize berriekin dator, izan ere hainbat gazte antolakundek indarrak batu ditugu Makala II Gaztetxearen gestioa aurrera eramateko, bai eta Gazte Mugimendu ahaltsu eta eraginkor bat osatzeko asmoarekin. Hortaz, hemendik aurrera Barakaldoko Gazte Asanblada, Barakaldoko Ernai, Barakaldoko Ikasle Abertzaleak, Iretargi eta Makauen Gazte Konpartsako gazteak izango dira Makala II Gaztetxearen eskaintza zein funtzionamendua erabakiko dutenak. Horrek ez du esan nahi antolatuta ez dagoen edo gazte antolakunde hauen parte ez denak ez duela parte hartzeko aukerarik, guztiz kontrakoa, erabakiak asanbladetan pertsona indibidual bezala eta horizontaltasunez hartuko baitira. Beraz, dei egiten diogu Barakaldoko gazte orori hauetan parte hartzera.

Abenduko tailer zein ekimenak ondorengoak dira:

  • Autodefentsa tailerra astelehenetan (20:00-21:00). Eraso baten aurrean nola defenditu ahal garen ikasteko.
  • Slackline astearteetan 18:00tik aurrera. Bi punturen artean lotutako zinta elastiko batean oreka mantentzean datzan kirola.
  • Pandero tailerra asteazkenetan (18:30-19:30). Panderoa jotzen ikasteko tailerra.
  • Bertso-eskola asteazkenetan 19:30tik aurrera.
  • Hitzaldi bi abenduaren 12an, larunbata. Herrikolorek bere proiektu komunikatiboa azalduko du 12:00tan eta arratsaldean, 18:30tik aurrera, Saharari buruzko hitzaldia (Askapenarekin brigadista izandako gazte baten esku) eta jai tematikoa afari eta guzti egongo da.
  • Eztabaida tailerra abenduaren 18an, ostirala, 18:30tik aurrera. Bertan, hezkuntza eredu desberdinei buruz eztabaidatzeko aukera egongo da.
  • Abenduak 31ko gauean, Gabon Zahar jaia ospatuko dugu Gaztetxean, 1:30tik 4:00ra.
  • Asanbladak abenduaren 13 eta 27an (igandea) 17:30ean.


ANIMATU ETA PARTE HARTU!