Saharako gatazka ezagutu ahal izango dugu Larunbatean Barakaldoko Gaztetxean Inprimatu
2015/12/10

Saharari buruzko irudia

Barakaldoko gazte mugimenduak, Saharari buruzko hainbat ekimen egingo ditu larunbat honetan Barakaldoko Makala II gaztetxean. 18:30tatik aurrera Saharan egon den Askapenako brigadista batek bertan dagoen egoerari buruzko hitzaldia emango du. Hitzaldiaren ondoren Saharari buruzko jai tematikoa eta afari tradizionala egongo da Gaztetxean.

Kartela

Beste alde batetik Larunbat goizean gure proiektu komunikatiboa den Herrikolore ezagutu eta bertan parte hartzeko dauden aukerak ezagutu ahal izango ditugu.