Publizitatea
Bannerra
Barakaldoko gazte mugimenduak prekarietatearen aurkako performance bat egin du MegaParken PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/12/21

Megapark Barakaldo

Barakaldoko gazteek pairatzen duten lan baldintza prekarioak salatzeko, duela zenbait egun Barakaldoko gazte mugimenduak performance bat egin zuen Megaparken. Gune komertzialean zehar prekarietatea irudikatzeko antzerki bat egin zuten. Bertan zenbait enpresari baldintza txarreko lanpostuak eskaintzen zieten gazte ezberdinei: gainontzeko orduak, soldata baxuak… Azpimarratu dute MegaPark kapitalismoa eta prekarietatearen erakusle nagusienetariko bat dela. Salatu dute sistema kapitalistak gazteak prekarietatera, langabeziara (%18,4ko tasa Barakaldon)… kondenatzen dituela eta prekarietatearen aurkako kanpaina bat abiatuko duela iragarri du.

 

alt=""

Prentsa oharra:

Barakaldoko gazteok ezin dugu gure herriaren historia alde batera utzi. Herri langile eta industriala izan gara, nahiz eta aurreko hamarkadetan 'demokratek' gure inguruko lantegi guztiak indarkeriaz deuseztatu zituzten. Guk badakigu zenbat kostatu zitzaien gure gurasoei eta gure aitona-amonei eskubide duinak lortzea, eta haiek lortutako guztia desagertzen ari dela ikusten dugu egunero.

Gazteok ez dugu lanik edo lan duinik eskuratzeko aukerarik gure herrian. Lan prekarioak baino ez ditugu aurkitzen zerbitzuen sektoreak monopolizatutako lan merkatuan. Gu ez gaude prest era prekarioan bizitzera, ezta gure eskubideak urratzen ikustera eta geldirik geratzera ere.

Kapitalismoaren, prekarietatearen eta kontsumismoaren adierazle nagusia da MegaPark merkatal gune erraldoia. Honen jarduerak, herritar guztien eskubideak zapaltzen ditu: ikasketak ordaindu behar dituen ikaslearenak, gurasoen etxetik emantzipatu nahi den gaztearenak, hipoteka ordaindu behar duen langilearenak, baita hilabete amaierara heltzeko malabareak egin behar dituen dendari txikiarenak ere.

Gainera, %18,4-ko langabezia tasa duen eta, beraz, kontsumorako gaitasunik ez duen biztanleria kontuan hartuta, ez dauka inolako zentzurik Barakaldo MegaPark bezalako egiturez betetzea. Honelako erabakiek multinazionalen interesei erantzuten diete, gutxiengoari alegia, agintarien onespenarekin. Horri buelta eman behar diogu eta herritarron beharrei, gehiengoari, erantzungo dion ekonomia eredua aldarrikatu, borrokatu eta eraiki behar dugu gure etorkizuna beltza izan ez dadin.

Honengatik guztiagatik, Barakaldoko gazteok kanpaina bat hasi dugu. Kanpaina honetan gaur egun gazteok bizi ditugun lan baldintza prekarioak salatuko ditugu, egoera eta datu errealak kaleratuz. Ozen esango dugu gazteok prekarietatearen aurka gaudela. Ez gara geldirik geratuko, ez dugu onartuko gure herria pairatzen ari den egoera.

Ez diogu borrokatzeari utziko gure bizi eta lan baldintzak duinak izan arte. GAZTEOK PREKARIETATEAREN AURKA!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.