Otsaileko egitaraua Makala II Gaztetxean Inprimatu
2016/02/03

Makala II Gaztetxea

Barakaldoko gazte mugimenduak Makala II Gaztetxean egongo diren ekimenen berri eman dute. Ostiralean Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, elkarteari buruzko hitzaldia eskainiko du 18:30tatik aurrera. Larunbatean gazte mugimenduak inauteri festa egingo du. 20:30ean kalejiran aterako dira auzoan zehar eta 22:00etatik mozorro lehiaketa eta jaia egongo dira gaztetxean. Otsailaren 12an sare sozialei buruzko hitzaldia egongo da 18:30tatik aurrera. Ekimen hauetaz aparte tailerrak , azken akustikoa… izango ditugu.

Otsaileko egitaraua