Publizitatea
Bannerra
12 gazte epaituak izango dira Makala II Gaztetxearen okupazioagatik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/10/12

12 auziperatu makala gaztetxea

Azaroaren 17an Barakaldoko 12 gazte epaituak izango dira, Makala II Gaztetxearen okupazioagatik. Ertzaintzak 12 gazte hauek, 2014ko irailean identifikatu zituen, Makala II Gaztetxean egindako asanblada irekian. Fiskaltzak guztira 21.600€ isuna eskatu du, usurpazio delitua egotzita. Makala II Gaztetxeak azpimarratu du azken bi urteetan egindako lana auzoa eta beste sistema baten alde: hitzaldiak, tailerrak, jardunaldiak… eta gaztetxea kolektibo ezberdinek biltzeko erabili dutela. Gainera salatu du lotsagarria dela etxeak eta lokalak utzik egotea, etxebizitza beharrak dauden bitartean, legala izan arren. Datozen hilabeteetan epaiketa hau salatzeko hainbat mobilizazio eta ekimen egingo dituzte, horien artean azaroaren 17an kontzentrazioa egingo dute goizeko 09:00etan epaitegien aurrean.

Makala II Gaztetxearen oharra:

KartelaAzaroaren 17an 9:30ean Barakaldoko 12 gazte epaituak izango gara. 2014ko irailean Ertzaintzak Makala II gaztetxean identifikatu gintuen, gaztetxea martxan jartzeko lehenengo asanbladan geundela. Hala, Fiskaltzak usurpazio delitua leporatu eta guztira 21.600€-ko isuna eskatzen digu. Badakigu, 12ak espazio autogestionatuen kontrako errepresioaren beste adibide bat baino ez garela. Haien legalitatetik kanpo jarduteagatik zigortuak. Makala II gaztetxea okupatu zenetik ehunka izan gara espazio hori erabili dugunak. Ordutik, bertan, hainbat ekimen antolatu ditugu: hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, jai tematikoak, asanbladak… Horrekin batera, egunero, astero, herriko hainbat erakunde zein kolektibok erabiltzen dute gaztetxea. Barakaldon gaztetxea beharrezkoa eta garrantzitsua dela erakusten du horrek eta epaiketa ondoren hura uzteko behar gaitzaketela ohartarazi eta salatu nahi dugu.

Lotsagarria da abandonatutako espazioak berreskuratzeagatik zigortzea, jabetza pribatua babestearen aitzakiapean. Are gehiago haietan ikuspegi gazte eta antikapitalista batetik proiektu komunitarioa sortzegatik. Legala bai, baina bidegabea da. Bere aldetik, udal agintariek (dela PSOE, dela PNV) etxebizitza duinaren eta lokal autogestionatuen aldeko aldarrikapenak hormatu eta uzteko behartzen gaituzte. Horren adibide ditugu Alhondigako familiak. Legala bai, baina irrazionala da, hain zuzen ere haiek defendatzen duten sistemak eragin baitu milaka lokal eta etxebizitza hutsik egotea. Hain justu, haien politikek bihurtu gaituzte betiereko bekario, ikasle, beltzean kobratzen duten partikularretako irakasle, langabetu, zapaldu…, eta hain justu halako egoeran gauden 12 gazteri eskatzen dizkigute 21.600€! Legala izango da bai, baina lotsagarria.

Legala bai, eta? Ez dugu etsiko, legalak izan arren bidegabekeriei aurre egiteko betebeharra dugulako. Emakumeon bozka eskubidea, 8 orduko lanaldia edota greba eskubidea ez ziren unean uneko legaltasuna onartuz lortu. Historiak emandako irakaspen hori gaur egungo aldarrikapen justu guztientzat baliagarria dela uste dugu. Hori dela eta, elkartasuna adierazi eta 12 gazte hauen absoluzioa aldarrikatzeko eskatzen diogu Barakaldoko herriari, gazteriari, lonjetako koadrilei, erakunde kultural, sozial eta politikoei... Baita urria eta azaroan antolatuko ditugun ekintza eta hainbat jardueratan parte hartu dezaten, besteak beste, azaroaren 17an goizeko 09:00etan Barakaldoko Justizia Jauregian egingo den kontzentrazioan. Zuen inplikazioa beharrezkoa dugu, honi eta datozen bidegabekeriei aurre egiteko. Bertan ikusiko dugu elkar!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.