Publizitatea
Bannerra
Gazteria jo puntuan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/04/05
Otsailaren 21ean egin dugun kontzentrazioan 50 lagun batu gara. Esan genuen bezala, ostiralean gure kide batek Espainiako Auzitegi Nazional faxistaren aurrean deklaratu beharko du duela zortzi urteko ekintza batean parte hartu izana leporatzen baitiote. Aipatutako ekintza epaitua dago eta, preso ohi baten kasuan, baita betea ere. Honetaz gain, hurrengo asteartean, otsailak 26, beste hiru gaztek gerra tribunal berera joan beharko dute.

Oraindik ez diete jakinarazi egozten dieten delitua baina litekeena da bi hauetako bat izatea: "terrorismoa goraipatzea" edo "mehatxu terroristak" egin izana.

 

 Ezin ukatu azken hilabeteak gogorrak izan ez direnik. Rubalcaba, Urkullu eta enparauek prozesu demokratikoaren gainean gezurrak esateaz ase ez diren arren, ondotxo erakusten ari dira egia esateko gauza ere badirela. Ezker Abertzalearen aurkako errepresio bortitza iragarri zuten eta euren hitza betetzen ari dira. Ba, jakin dezatela, guk ere ez dugula hitza jateko batere asmorik. Independentzia da gure helmuga eta ez ezerk, ez inork ez gaitu bidetik irtenaraziko. Errepresio uholde honen aurrean ez gara belaunikatuko. Beraz, etenik ez duen erasoaldi itogarri honen aurrean kalera atera eta herri honen eskubideak errespetaraztea beste biderik ez dago. Horregatik, dei egin nahi diegu Euskal Herriko gazteei, independentziaren alde egitekoak diren manifestazioetan parte hartzera (baita Barakaldon antola daitezkeenetara ere).
 
Barakaldoko Gazte Asanbladaren oharra: Alde batetik, gure besarkadarik beroena helarazi nahi diogu ostiralean auzitegi arrotz eta faxista horren aurretik pasa behar duen gazteari. Bestetik, beste hainbeste datorren asteartean bertatik pasa behar izango duten Gazte Asanbladako hiru kideei. Eraso hauek guztiek Barakaldoko gazteok ahuldu beharrean, inoiz baino gehiago elkartu eta sendotzen gaituzte. Azkenik, gure atxikimendua adierazi nahi diogu Zazpi Katu gaztetxeak larunbaterako iragarri duen manifestazio deialdiari.
 
BGA Barakaldoko Gazte Asanblada

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.