Harian Sareak BIME jaialdiaren lan baldintzak salatu ditu Inprimatu
2019/11/02

Ezkerraldeko gazte prekarioen Harian sareak kontzentrazio bat egin zuen atzo BEC-en aurrean, bertan ospatzen hari den BIME jaialdiaren harira. Jaialdi honen antolatzailea Last Tour enpresa da, BBK Live jaialdian bezala. Mobilizazio honen bidez, enpresa honen lan baldintzak salatu zuten: lanaldi luzeak eta soldata baxuak besteak beste. Honen harira azpimarratu ditzakegu Bilboko Eragin plataformak jaso zituen salaketak, BBK Live langile ezberdinen eskutik. Gainera, erakunde publikoek jaialdi hauei ematen dien babesa salatu dute, lan baldintzak kontrolatu gabe. Kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiak jaialdiari 650.000 euro eman diola salatu dute.

alt=""