Publizitatea
Bannerra
3 urte Barakaldo gorriz margozten PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/03/30

La Gazte Asanblada de Barakaldo (BGA) celebrará durante la próxima semana sus tres años de existencia. "3 años pintando Barakaldo de rojo" ha sido el lema elegido por los y las jóvenes que desarrollarán un completo programa de actividades en diferentes puntos de Barakaldo. A continuación reproducimos la nota de prensa enviada por la BGA:

3 urte pasa dira Barakaldon Gazte Asanblada jaio zenetik. Asko dira aurrera eramandako borrokak (etxebizitza eskubidea, lan baldintza duinak izateko eskubidea, neurrigabeko kontsumismoaren kontrako borrokak, sexismoaren kontrakoak, Ama lurraren defentsa eta abar). Horren eraginez, BGAren aurkako errepresioa etengabekoa izan da: Dorretxearen desalojoa, Makala gaztetxearen erregistroak, BGAko kideek pairatutako jazarpen amaigabeak, identifikazioak, irainak, isunak horren guztiaren ispilu dira kartzelan dauzkagun 7 kideak (Andeka, Rober, Alberto, Sendoa, Unai, Jon eta Asier). Gainera, beste kide bat ere izan dugu kartzelan (Klemen) eta beste hainbat kidek salbuespen tribunala den Auzitegi Nazional espainoletik pasatu behar izan dute.

Hala ere, Barakaldoko Gazte Asanbladak 3 urte daramatza gazteon eskubideen alde lanean tinko, eta bide beretik jarraituko du aurrerantzean ere. Gure aldetik, animatzen zaituztegu 3.urteurrenaren inguruan antolatutako ekimenetan parte hartzera eta, nola ez, baita Gazte Asanbladak sortzen duen errealitate iraultzaile eta askatzailea egunero bizi eta eraldatzera. Gogoratu: igandero arratsaldeko 18:00etan batzen gara.

BGA urteurrena

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2019 Urria 2019
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.