Dorretxea en el recuerdo Inprimatu
2008/04/12

2007ko martxoaren 21ean Dorretxea gaztetxea suntsitu zuten. Urtebete igaro ondoren, gazte guztion etxea zenaren eraispena salatu dugu.

 dorretxea
Egun osoan zehar hainbat ekintza egin ditugu. Baina gaurkoan ere, nola ez, errepresio bortitzarekin egin dugu topo. PNVren txakurrek gure oihua isilarazi nahi izan dute sei gazte identifikatuz eta mehatxatuz (horietako bost adingabekoak izanik). Barakaldoko Gazte Asanbladak hainbatetan adierazi eta demostratu duen bezala, sineste sendoa dauka gazteon beharrizanei alternatiba errealak eskaintzeko. Autogestioaren eta erresistentziaren sinbolo zen Dorretxea birrindu zuten, baina apurtu zuten horma bakoitzeko gure proiektuaren sustraiak indar handiagoz errotu ziren. Sustrai horiek, gainera, badute beren enborra: Makala gaztetxea. Esan bezala, batzuek hilik ikusi nahi dituzten kaleak bizitasunez zipriztintzen ditugu. Barakaldori darion ustel usaina Gazte Asanbladaren askatasun haizeraekin egiten diogu aurre. Honela izan da orain arte eta honela izango da aurrerantzean.

Dorretxea Gaztetxea: Gazteok ez dugu ahazten, ez dugu barkatzen!
Nolako zura, halako ezpala: Dorretxeatik....Makala!

BGA Barakaldoko Gazte Asanblada