Publizitatea
Bannerra
Gazte Egunaren motorrak berotzen... PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/04/20

Ekainean ospatuko den Gazte Eguna´09ren harira, Barakaldoko Gazte Asanblada k Futbito Txapelketa antolatu du. Gazte elkarteko kideek adierazitakoaren arabera, parekidetasunaren bidea jorretzeko asmoa daukate horregatik, "Barakaldoko neska gazte guztiei dei egiten diegu euren talde propioak (edo mutilekin osatutako talde mistoak) sortu eta parte hartzera".

Talde bakoitzaren gutxieneko partaide kopurua 5 lagunekoa da. Hortik gora, taldeak nahi adina kide izan ditzake. Txapelketan parte hartu ahal izateko, prezio sinbolikoa kide bakoitzeko euro batekoa izango da "gazteon eskubideen eguneroko defentsak guztion ekarpen solidarioa ezinbestekoa baitu".

Parte hartu nahi? Ba hala izanez gero, epea apirilaren 25a artekoa da, horretarako bi bide daudelarik. Bata, Makala gaztetxetik hurbildu eta bertan izena ematea. Bigarrena, Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbidera taldearen izena eta harremanetarako telefono zenbakia uztea.

Gazteen aburuz, ekimenaren helburua, ondo pasatu eta gazteon arteko elkar ezagutzan sakontzeaz gain, Barakaldo gazte, gorri eta parekide bat irudikatzea izango da. "Gazte Egunari begira motorra berotzeko aukera ezin hobea". Final handia Gazte Egunean jokatuko da.

futbito txapelketa


Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2019 Urria 2019
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.