Publizitatea
Bannerra
Gazteria
Badator 2009ko Gazte Eguna PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/05/27

Barakaldoko Gazte Asanblada
Azken garaietan urtero egin dugun bezala, aurten ere Gazte Eguna ospatzeko prestaketa lanetan gabiltza. Eta ez diogu gezurrik, urtetik urtera Gazte Egunaren indarra handituz doala esaten badugu. Gazte Eguna Barakaldoko gazte guztion eguna da, gure ezinegonak azaleratu, aldarrikapenak kaleratu eta gure herri proiektua islatzeko aukera ezin hobea. Horretarako, noski, ezinbestekoa da nork bere esparruan ekarpena egitea (futbito txapelketa antolatuz, antzerki taldean parte hartuz, musika talde batean joz, euskararen aldeko kanpainetan arituz, etxebizitza eskubidea aldarrikatuz…), Gazte Mugimendua errotu eta sendotuko bada. Gazte Egunak gazteon izaera alaia, kritikoa eta errebindikatiboa uztartu eta indarrak metatzeko abagunea eskaintzen du. Gutako bakoitzaren ondar aleari esker lortuko baitugu kapitalismoaren balioez gaixotu duten jendartea irauli eta gorriz margotzea. Ez zaitez zu ere telebistak sortutako kausarik gabeko errebelde bihurtu. Zure ekarpena behar-beharrezkoa da. Zatoz ondo pasatu eta kalea gorriz margotzera!
Hauxe da gazteek prestaturiko kuña :
alt=""
alt=""
Tas-Tas irratiko lagunek Gazte Asanbladako Leireri egindako elkarrizketa:
alt=""
 
Bertso-afaria Makala gaztetxean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/05/05

Maiatzaren 15ean, ostirala, bertso afaria antolatu dute Makala gaztetxean. Bertsolariak Jokin Uranga, Xabier Silveira eta Beñat Lizaso izango dira eta sarrerak 10 euroko prezioa izango du. Izena emateko hainbat aukera daude: Makala gaztetxea eta Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi, Erromo eta Bilboko Erronda kaleko Herriko Tabernak.

 
Gazte Egunaren motorrak berotzen... PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/04/20

Ekainean ospatuko den Gazte Eguna´09ren harira, Barakaldoko Gazte Asanblada k Futbito Txapelketa antolatu du. Gazte elkarteko kideek adierazitakoaren arabera, parekidetasunaren bidea jorretzeko asmoa daukate horregatik, "Barakaldoko neska gazte guztiei dei egiten diegu euren talde propioak (edo mutilekin osatutako talde mistoak) sortu eta parte hartzera".
 
3 urte Barakaldo gorriz margozten PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/03/30

La Gazte Asanblada de Barakaldo (BGA) celebrará durante la próxima semana sus tres años de existencia. "3 años pintando Barakaldo de rojo" ha sido el lema elegido por los y las jóvenes que desarrollarán un completo programa de actividades en diferentes puntos de Barakaldo. A continuación reproducimos la nota de prensa enviada por la BGA:
 
Errepresioaren gainetik, Ezkerraldeko gazte independentistek "urrezko botoa" eskatu dute PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/02/20

Gaur goizean Barakaldoko gaztetxean emandako prentsaurreko baten bidez Ezkerraldeko Gazte Independentistek
Barakaldoko 5 gazte Espainiako Audientzia Nazionalean deklaratzen ari direla eta, operazio honen atzean "PSOEk PNVren laguntzaz oso ondo diseinatuta duen ezker abertzalea desagertarazteko estrategia" salatu dute.
Ezkerraldeko eta Euskal Herriko gazteria osoari borrokarako deia luzatzeaz gain Euskal Herrian aldaketaren aldeko indarrak biltzen jarraituko dutela adierazi dute.  Zentzu honetan datozen hauteskundeetan hautestontziak "benetako aldaketa politiko bat ekarriko duen aurrera begirako milaka bozkez" betetzeko deia luzatzen amaiera eman diote ageraldiari.
Hementxe duzue prentsaurrekoaren audioa osorik:
alt=""
Deskargatu: gazteak090220.mp3
 
<< Hasiera < Aurrekoa 31 32 33 34 35 36 Hurrengoa > Amaiera >>

32-orrietatik 36.a
Loading..
Azaroa 2018 Abendua 2018 Urtarrila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.