Publizitatea
Bannerra
Gazteria
BGA: "bizitza dirua egiteko makina bihurtu nahi dute" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/01/08

Urtarrilaren 2an, BGA k Mega Park-eko Park Avenuen zehar antolatutako martxan prekarietatearen aurpegirik gordinena irudikatu zuten. Parodia baten bitartez emakumeak prekarietateari eta kontsumismoari bortxaz lotuak ageri direla adierazi zuten, enpresari batek zigorradak ematen zizkien bitartean.
 
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Ikasle Eguna larunbatean Santurtzin PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/10/17

Ikasle Abertzaleak

Larunbat honetan, urriak 18, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko ikasle eguna antolatu dute Santurtzin, La Kelo gaztetxean. Egun osoko egitaraua prestatu dute horren baitan, bazkaria, kalejira, jokuak.... eta gaueko kontzertuek emango diote bukaera.

 
BGA: Kalea gazteona dela aldarrikatzea ez da lan erraza izan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/07/22

BGAk, Kalea gazteona dela aldarrikatu nahi izan du Barakaldoko jaietan. Ohar batean adierazitakoaren arabera "ez da lan erraza izan". Gazteen esanetan "Ertzaintzaren jarduera errepresiboa aspaldidanik da aski ezaguna Barakaldon eta Euskal Herrian"..."Orain, ordea, Tontxuk eta udal gobernuko kideek bultzatzen duten Udaltzaingo erasokor eta faxista ere gehitu behar diogu indar errepresiboen zerrendari". Hitz zorrotz hauekin salatu nahi izan dute jaietan zehar bizi izan zituzten zenbait gertaera.
 
BGAk hurrengo larunbatean jaia eta aldarrikapenak uztartuko ditu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/07/14

Barakaldoko Gazte Asanbladak hurrengo larunbaterako kalejira antolatu du jai herrikoiak bultzatu eta kalea, jaietan ere, barakaldarrona dala aldarrikatzeko. Jaietan ere, instituzioen esku sartzerik gabe, gazteriak bere bide propioa egin behar duela ozen esan eta Udalak bultzatzen duen Barakaldo horri parranda ta aldarrikapena uztartuz buelta eman dakiokela frogatzeko.
 
Tsunami gaztea abian PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/06/18

alt=""

Dakizuenez, igaro den larunbatean Barakaldoko "Gazte Eguna 2008" ospatu zuten ehunka gaztek Bagatza eta San Bizenteko kaleetan. Tsunami gaztea abian dela agerian geratu zen larunbatean antolaturiko ekimen potoloarekin. Hemen duzue larunbateko ekitaldi nagusian BGA-ko kideek proiektaturiko bideoa eta egunean zehar gazteen gorputzak mugiarazi zituen, "Kali ta Pika" taldeak eginiko "Gazte Eguna"-ren kanta...On egin!

alt=""

Hemen duzu kanta deskargatzeko moduan: Gazte Eguna.mp3




 
<< Hasiera < Aurrekoa 31 32 33 34 35 36 Hurrengoa > Amaiera >>

33-orrietatik 36.a
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.