Publizitatea
Bannerra
Gazteria
Abren las puertas del gaztetxe "Kobazulo" a la juventud barakaldesa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/06/08

botxo

La historia de lo gaztetxes de Barakaldo viene de largo. La Provi, Errekaortu, Makala, Dorretxea,... son tan solo algunos de los espacios autogestionados por la juventud barakaldesa que han dado cobijo a cientos de ideas, actividades, reflexiones transformadoras a lo largo de los años. Pero como cada proyecto que se escapa del control de la institución, los diferentes gaztetxes que han abierto sus puertas en Barakaldo, se han encontrado de frente con la oposición activa de los gobiernos municipales establecidos en cada momento. Pero cada desalojo y derribo ha ido dando lugar a una nueva ocupación. Oleta gaztetxea fue desalojado en 2010 y ayer mismo se cerró un nuevo ciclo sin gaztetxe de la mano de "Kabazulo".

 
Gazte ametsen eta antolakuntzaren sustatzaile bilakatuko den gaztetxe berria Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/06/04

Herri bat gaztetxe bat

Barakaldoko Gazte Asanbladak jakinarazi du ohar baten bidez gaztetze berria okupatu dutela eta larunbatean izango den okupazioaren aldeko kalejiran parte hartzera deia luzatu dute, 18:00etan Bide Oneran. Kalejira honen bidez herriari aurkeztuko diote gaztetxe berria. Okupazio honen helburuak bi dira: alde batetik sistema kapitalistaren dogma handienetarikoa den jabetza pribatua kolokan jartzea eta salatzea geroz eta lokal huts gehiago dauden bitartean gazteak kalean daudela. Beste alde batetik gazteek antolakuntzarako eta autonomiarako espazioa sortu kritikotasuna eta aisialdi alternatiboa bultzatzeko.

 
Barakaldoko estatuek herrian bizi ditugun injustiziak eta kezkak salatu dituzte PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/06/03

Estatuetan BGAk egindako ekimenaren irudia

Barakaldoko Gazte Asanbladak irudimena erabiliz Barakaldoko estatua ezberdinak erabili ditu herrian bizi ditugun bidegabekeriak kaleratzeko. Herriko estatuek guztia ikusi eta entzuten dute baina ezin dute hitz egin, horregatik hitza eman diete. Horretarako Barakaldon dauden injustizia eta kezka ezberdinak dituzten kartelak jarri dizkiete. Ekimen honekin gazteek injustiziak kaleratzeaz gain hauen kontrako batasun batera deia luzatu dute.  Hona hemen zenbait argazki.

 
Bagatzako Kutxabanken aurkako ekintza burutu dute zenbait gaztek PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/04/27

pintada

Barakaldoko Ernaik zabaldutako bideo baten arabera, gaur goizean Barakaldoko Kutxabank-en egoitza baten kontrako ekintza burutu dute zenbait gaztek Maiatzaren 3ko manifestAKZIOra deitzeko. Aipatutako ekintzak zalaparta mediatiko handia izan du egunean zehar. Irudietan burua estalita daukaten zenbait lagun, banketxeko kristal eta kutxazain automatikoan pintura gorria botatzen ikus daitezke. Zoe Nubla, Barakaldoko PPko zinegotzia ere ikus daiteke poliziari telefono abisua ematen. Ernai gazte antolakundearen mobilizazioa maiatzaren 3an, arratsaldeko 17.30etan, Deustuko zubipetik abiatuko da. Ekimenaren bideoa berriaren barnean.
Irudia: leioatik.info

 
Margo gorria jaurti dute San Jose elizaren kontra, abortu eskubidea aldarrikatuz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/04/12

San Juan elizaren aurkako margo jaurtiketa

Ezkerraldeko Ernaik San Jose elizaren kontra margo gorria jaurti eta bertan “Alu burujabeok, patriarkatua suntsitzen” leloa zeukan pankarta jarri dute. Ekimen honen bidez abortuaren aurkako legea salatu eta abortua libre eta legala izan behar dela aldarrikatu dute. Bestetik ekimena aprobetxatu dute baita ere Maiatzaren 3an Bilbon izango den manifestaziora joateko deia luzatzeko.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Hurrengoa > Amaiera >>

11-orrietatik 36.a
Loading..
Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.