Jai arrotzen aurrean, herri eskolak burutu dira Portugaleteko Ballonti ikastetxean
2011/10/25
PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 7
- 0
 

herri eskolak

Jai arrotzei intsumisioa” lelopean, ezkerraldeko Ikasle Abertzaleko kideek herri eskolak antolatu zituzten atzo hilak 25. Hortaz, Portugaleteko Ballonti institutuan, 40 lagun inguru bildu ziren, eta, oso giro aproposean, ekimen ezberdinak burutu ziren. Goizeko 9 30tan geratuak ziren ikasleak, eta, Ballontira heltzerakoan, Ertzantzaren kotxe bat zain zegoen bertan. Hala ere, liskarririk ez zen egon, eta gazteek prestatutako ekimen ezberdinekin aurrera jarraitzeko aukera izan zuten.

Hasteko, elkar ezagutzeko hainbat joku planteatu zituzten. Geroago, bideo bat ikusi zuten eta, jada denok ezagututa, beste joku batzuk, oso dibertigarriak eta ondo pasatzekoak. Bertsoak ere bota zituzten, imaginazioz beterik. Hamaiketako ederra hartu zuten ostean, indarrak berreskuratzeko.

parodia Azkenik, eztabaida emankor bat jardun zuten. Bertan, Euskal Herriko hezkuntzaren egoeraz hitz egin zen, baita euskararen erabileraz eta ofizialtasunaz, eta, egun hezkuntza sisteman ezarritako eredu kaskarretaz ere berba egin zen. Eztabaida honen ondorioz, eskola euskaldun baten alde borrokatzen jarraitu beharra argi nabarmendu zen. Hezkuntza sistema propio eta euskaldun hori “oztopo eta traba guztien gainetik” eraikiko dutenak ikasleak beraiek izan behar direla adostu zuten partehartzeileek.

Egunari amaiera emateko, eguerdi aldera, Portugaleteko Alde Zaharrean, “performance” bat antzeztu zen, non ikasle guztiek Guardia Zibilaz eta manifestari batzuen arteko parodia bat egin zuten. “Benetan ikusgarria eta dibertigarria”, azaldu zuten partehartzaileek.

Iruzkinak (1)

...
zehazki 47 gazte
pum , 2011/10/28

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 

ATAL BEREZIAK

Atzera Aurrera

EHZ 2011: Mugetatik at!

EHZ 2011: Mugetatik at!

Mapamundi ofizialek inposatutako muga artifizialek gainditu nahian, munduko kulturen topaleku den Euskal Herria Zuzenean festibalean murgildu da herriKolore. Bi egunetan zehar aritu gara Nafarroako Heleta herrian bertako ikuskizun eta gertakizunak Ezkerraldean islatu asmoz.

Gehiago irakurri

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Nola azaldu KORRIKA fenomenoa zer demonstre den? Hain da zaila emozioen eremua hartzen duen oro azaltzea! 17. Korrikak zeharkatu ditu 2011an Euskal Herriko txoko guztiak, euskalduntzearen aldeko bultzada bizi-bizi dagoela erakutziz beste behin ere.    

Gehiago irakurri

BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

 BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

Hemos querido cruzar la mirada con diferentes mujeres de nuestra comarca para poder entender cómo es nuestra vida y la de las mujeres que nos rodean, cómo perciben la realidad, en qué les afecta en su actividad cotidiana el hecho de ser mujeres...    

Gehiago irakurri
Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Elkarrizketa Dantzazale

Laguntasun dantza taldeko Joseba Altube izan da gurean.