Publizitatea
Bannerra
Israel Ez: eskerrik asko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/05/13

KOLABORAZIOAK
Unai Vazquez [ Barakaldoko Askapena ]

Duela 60 urte, Israelgo Estatua ezarri zuten. Egun horri, 1948ko maiatzaren 15ari, Nakba (Hondamendia) deitzen diote palestinarrek. Egun horretan 800.000 palestinar euren etxe eta lurrak utzi behar izan zituzten sionistak bultzaturiko garbiketa etnikotik ihesean. naqba Gaur, lau miloi palestinar baino gehiago bizi da oraindik erbestean errefuxiatu-eremuetan. 60 urte eta gero, palestinarren eskubide nazionalak urratuak jarraitzen dute: Gaza isolatua dago blokeo kriminal bat dela eta, checkpoint edo kontrolak edonon daude palestinarren bidaiatzeko eskubidea oztopatuz, Zisjordaniako lurrak lapurtzen dituen Apartheid harresia bertako hiritarrak kartzela erraldoi batean bizitzera zigortu ditu, 11.000 preso politiko daude espetxe sionistetan, Apartheid harresia, Palestinako lurralde historikoaren %80 a lapurtua...Bazterkeria nagusi duen ideologia sionistan oinarritzen da Israelgo Estatua. Judutarrentzat soilik eratu den Estatu sionista da Israel. Beste guztiek ez dute  eskubiderik, ez dira herritarrak. Apartheid garaiko Hegoafrika gisako jendartea da egun  Israel. Apartheida suntsitzeko boikota tresna eraginkorra izan zen eta berdin izango da palestinar herriaren genozidioa eteteko.

Ildo horri jarraituz, Palestinako 170 jendarte taldek Israeli boikota egiteko deia egin diote nazioarteko taldeei. Palestinarren eskubideak bermatzen ez diren bitartean, Israeli boikota egitea eskatzen dute elkartasun adierazi nahi duen orori. Erabateko boikotera deitzen dute. Arlo guztietan, ekonomikoa, kirolean, kulturan, ...

Euskal Herrian, maiatzaren 15ean, internazionalistok, gure herriaren alde borrokatzen dugunok, apartheida sufritzen ditugunok, kontrolak egunero jasan behar ditugunok, lagunak gartzetan ditugunok, askatasuna maitatzen ditugunok... ez dugu ezer ospatzerik, beraz gure herriaren defentsan arituko gara, Palestinaren alde, Israelen kontrako boikota piztuz elkartasuna lantzeko, askatasunaren haziak landatzeko, laster haritzak eta olibondoak elkar loratzeko.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Uztaila 2019 Abuztua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.