Ostegun internazionalistak abiatuko ditu Askapenak Bilboko Goizalde kultur elkartean Inprimatu
2015/01/27

Irudi internazionalista

Urtarrilaren 28an, osteguna, Askapena erakunde internazionalistak ostegun internazionalistak egitasmo berria martxan jarriko du, Bilboko alde zaharreko Goizalde kultur elkartean. Hileko azken ostegunetan zein bestelako hainbat egunetan, Goizalde kultur elkartea, internazionalismoari lotutako ekimenak antolatuko ditu Askapenak. Ostegun honetan Maputxe herriari buruz hitz egingo dute eta bertan pasaden urtean Argentinan eta Uruguain izan ziren brigadistek parte hartuko dute. Ekimena 19:30tatik aurrera izango da.