2.000 pertsona inguru Bilboko kaletara atera ziren Hassann Aalauiri babesa emateko Inprimatu
2015/02/01

Hassannen aldeki manifestazioa

Atzo Hassann Aalauiri gazte Sahararraren asilo politikoa exijitzeko manifestazioa egon zen Bilboko kaleetan. Bertan 2.000 pertsona inguruk hartu zuten parte, Hassanni babesa emateko. Hassann Aalauiri bizi osorako zigorrera kondenatua dago Marokon, duintasunaren kanpamentuetan parte hartzeagatik. Atzoko manifestazioaren aurretik Euskal Herriko zein kanpoko toki askotan mobilizazioak egin ziren; gainera eragile politiko, sindikal eta sozial gehienek bat egin dute borroka honekin.Hona hemen egin dugun argazki galeria eta hemen daukazue ikusgai Hamaika Telebistak egindako erreportajea.

 

Duintasunaren kanpamentua Sahararren eskubideak defendatzeko antolatu zen baina Marokoko gobernuak indarraren bitartez suntsitu zuen. 2012.urtean Euskal Herrian zegoen bitartean Hassann Aalauiri epaitua izango zela jakin zuen, ondorioz hemen geratzea eta espainiar gobernuari asilo politikoa erabaki zuen. Azkenean Marokok epaitegi militar baten bitartez Hassann bizi osorako kartzela zigorrarekin kondenatu zuen. Urtarrilaren 19an espainiar estatuak asilo politikoa ukatu zion eta estatuan egoteko baimena kendu zion baita ere. Momentu honetan abokatuek helegiteekin daude baina espainiar estatuaren jarrera mantendu ezkero, Hassann Aalaui kanporatua eta Marokoko estatuari entregatua izan daiteke. Honek suposatuko zuen Hassann bizi osorako kartzela zigorra bete beharko zuela eta torturatua izateko arriskua dago, honen adibidea torturatuta izan diren hainbat Sahararrak dira.