Askapenak, harreman bira abiatu du Euskal Herriko eragileekin Inprimatu
2015/05/07

LAB eta Askapenaren arteko bilera

Gaur goizean Askapenako auziperatu eta kideek LAB sindikatuarekin bildu da. Gaurko bilerarekin, Askapenak harreman bira bat hasi du, Euskal Herriko eragile sozial, politiko eta sindikalekin, erakunde internazionalistaren aurkako prozesu judiziala dela eta. Pasaden apirilaren 25ean Askapenak ekitaldi politikoa egin zuen Zarautzen eta bertan nazioarteko zein Euskal Herriko eragile ezberdinek, elkarte internazionalistari helarazitako atxikimenduak aurkeztu ziren. Bira honekin Askapenak prozesu honen eta internazionalismoaren aurkako erasoen kontrako elkarlana bultzatu nahi du.

Askapenaren oharra:

Gaur auziperatu eta Askapenako kideok eragile politiko sozial, sindikal zein politikoekin burutu nahi dugun harreman bira bati ekin diogu Euskal Herri internazionalista baten alde elkarlanak bilatzeko. Lehen hitzordua Bilbon izan dugu, LAB sindikatuko Ainhoa Etxaiderekin.

Pasa den apirilaren 25ean Zarautzen, nazioartekoarekin batera, Euskal Herriko 80 eragile politiko, sozial eta sindikalen elkartasuna jaso genuen. Babes hau guztia, Askapenari eta auziperatuei eskainitakoa baino askoz gehiago dela uste dugu, Euskal Herria internazionalista baten alde lan egiteko aldarria eta herri burujabeen arteko elkartasunezko harremanetan eraikiko den mundu baten aldeko konpromisoa.

Zentzu honetan, euskla herriko praktika internazionalista espetxeratu, debekatu, ilegalizatu nahi duten honetan, herrigintza gehiagorekin, internazionalismo gehiagorekin erantzuteko asmoa argi dugu Askapenan eta horregatik Euskal Herria internazionalista baten alde egiten duten eragileekin bilera ronda berri bat abiatuko dugu elkarlanak bilatzeko.

Estatu inperialisten aurrean, herri bezala erantzungo dugu eta, gaur, bihar eta beti, internazionalismoak herrion arteko xamurtasuna izaten jarraitu dezan.

Gora Euskal Herria internazionalista!
Gora Askapena!