Ostiralean Suruç-eko sarraskiaren aurkako kontzentrazioa egingo dute Inprimatu
2015/07/22

Suruceko sarraskiaren aurkako ekimena

Asteartean estatu islamikoko indar integristek atentatu bat burutu zuten Turkiak okupatuta duen Kurdistaneko Suruç herrian. Erasoak 32 erail eta ehunka zauritu eragin zituen. Antentatua “Sosyalist Gençlik Dernekleri Federasyonu” talde sozialistaren aurka zuzenduta zegoen. Talde sozialista hau lanean zegoen Kobane herriari laguntza bidaltzeko. Ostiral honetarako kontzentrazio bat antolatu da sarraski hau salatzeko eta Kurdistaneko herriari elkartasuna helarazteko, 19:30ean Arriaga antzokian. Kurdistaneko herriarekin elkartasuna helarazten duten taldeek Turkiako gobernuaren jarrera salatu dute baita ere, estatu islamikoarekin daukan permisibitateagatik.

Kontzentrazioaren kartela