Publizitatea
Bannerra
Azaroak 1, Kurdistan herriarekiko elkartasun eguna PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/10/28

Herri kurduarekiko elkartasuna

Azaroaren 1ean, pasaden urtean bezala, Kurdistan herriarekiko elkartasun eguna izango da, egun horren harira Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak manifestazio bat egingo du, 12:00etan aterako dena Bilboko Arriaga plazatik. Manifestazio honetan Kurdistaneko borroka ezberdinak aldarrikatuko dira: estatu islamikoaren kontrakoez aparte baita ere arrazakeriaren, kapitalismoaren, patriarkatuaren… aurkakoak ere. Bestetik salatzen dituzte estu islamikoaren eta turkiar estatuaren zein potentzia inperialisten erasoak, jazarpenak, atentatuak… Ez bakarrik kurduen aurkakoak baita Turkiako ezker iraultzailearen aurka ematen direnak.

Prentsa oharra:

KartelaPasa den urtean bezala, aurten ere azaroaren bata Rojava eta herri kurduaren aldeko borroka eguna dugu. Kurdistango erresistentzia, Daeshen aurkako batailaz gain arrazakeria, misoginia eta kapitalismoaren aurkako borroka baten eredu da. Lurraren defentsaren bidez nazio eraikuntzan dihardute, proiektu askatzaile eta demokratiko bat eraikiz.

Data hau ordea, ez da Kobaneren erresistentziaren oroigarri bakarrik. Ekainean Turkiako hauteskundeetan lehenengoz HDP, kurdu zein turkiar iraultzaileen koalizioak, parlamentuan sartzea lortu zuen AKP partidu faxistari boterea mantentzeko aukera urratuz. Azaroaren 1an, herri kurduak berriz aldarrikatuko du Kurdistan libre bat Turkia demokratiko batean nahi duela.

Ideia demokratiko hauen aurkako Turkiaren oldarkeriak anitzak izan dira, Estatu Islamiarra deritzonaren itzalpean HDP nahiz kurduen aurkako atentatuen zein atxiloketen bitartez herri kurdua kikiltzen saiatu izan dira. Eraso hauek, kurduen aurkakoaz gain, bertan bizi diren gutxiengo, iraultzaile zein herri langilearen aurkakoak ere badira, guzti horien askatasuna aldarrikatzen baitu HDPk. Urrian Ankaran izandako atentatuak berriz berretsi du estatu turkiarraren eskrupulu falta, non sindikatuek deitutako manifestazioan 138 herritar erahilak izan ziren.

Horretaz aparte, gerra egoeraz baliatze asmotan, mugako lurretan segurtasun neurriak ezartzeko interesa agertu du. Honen bitartez, airez nahiz lurrez kurduen aurkako ofentsiba bortitza abiatu eta Siriar lurretan bere indar militarrak kokatzea du helburu estatu turkiarrak, indar inperialisten onespenarekin.

Kurdistanen garrantzi geopolitikoak interesgunean jarri ditu botereak, Lehenengo Mundu Gerraren ondoren banandutako zonaldearen kontrola birantolatzeko asmotan alde guztietatik erasotua izaten ari da Ekialde Hurbileko txoko hau. Herri borrokalari honek ordea, erantzun zuzenak emateko gai dela behin eta berriz erakutsi du eta antolakuntza eredu aitzindariak martxan jarri ditu. Arlo militarrean ISISen aurka nahiz hirietan militarren aurkako erasoei frente egiteko trebetasunak argi utzi dituzte.

Jasotako bortizkeriak ordea, kalte handiak eragin ditu zonaldean eta berreraikitzeko laguntzak behar beharrezkoak dira. Eman diezaiekegun laguntzarik onena, ISIS-inperialismo zein estatu turkiarraren arteko aliantzen gaitzespena eta herri kurduak aske izateko duen eskubidea aldarrikatzea izango da.

BIJI BERXWEDANA KURDISTAN

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2019 Urria 2019
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.