Publizitatea
Bannerra
Askapenako auziperatuek bira bat egingo dute Europan zehar PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/12/05

Askapenaren biraqren aurkezpena

Espainiako audientzia nazionalak epaitu dituen Askapenako kideek, Europako herrialde ezberdinak bisitatuko dituzte hurrengo bi asteetan. Atzo ostiralean Andaluziara heldu ziren Walter Wendelin eta Gabi Basañez. Beste alde batetik Irlandara, Kataluniara, Flandriara… joango dira. Bira honetan epaiketaren berri emateaz aparte, jaso dituzten elkartasun keinuak, epaiketa salatzeko egin diren ekimenak… azalduko dituzte.

Prentsa oharra:


Espaniar Entzutegi Nazionalak Askapenaren kontrako auzian epaituriko Walter Wendelin, Dabid Soto, Aritz Ganboa, Unai Vázquez eta Gabi Basañez Eropan zehar ibiliko dira hurrengo bi asteetan, motxila laranja bete elkartasun eta agenda bete lan.

Gaur helduko dira Andaluziara Walter Wendelin eta Gabi Basañez; Málagan eta Granadan hainbat eragilerekin bildu ondoren, igandean Marinaleda herrian elkartasun-ebazpena egingo da eta bertan izango dira. Andaluziako bira bukaturik, Irlandara joango dira, eta ondoren Bruselasera (Europako Legebiltzarrean hartuko dituzte), eta Flandria eta Catalunyara ere joango dira (eta hango Legebiltzarretan ere hartuko dituzte).

Epaituek espaniar Entzutegi Nazionalean eginiko auziaren gorabeheren berri ematez gain, motxilan orain arte bildutako elkartasuna erakutsiko dute, are gehiago ere jaso asmoz: Euskal Herrian eta nazioartean Askapena eta auzipetuen alde eta espaniar estatuaren kontra eginiko 40 herri epaiketak, zapi palestinar laranja eta zapatak, hainbat herritan eta Nafarroako Legebiltzarrean onarturiko elkartasun ebazpenak...

Abenduaren 4, Ostirala

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2019 Urtarrila 2020
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.