Publizitatea
Bannerra
Askapenak epaiketaren berri ematen jarraitzen ari da Europan zehar PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/12/13

Askapenako kideak irlandan

Askapenak aurrera darrai Europan zehar egiten ari duen birarekin. Bira honen helburua Europan zehar erakunde internazionalistaren aurkako epaiketa eta honen aurka egin diren ekimenak azaltzea da. Egun hauetan Barakaldoko Unai Vazquez Bruselasen ibili da bilerak egiten: Europako hainbat legebiltzarkide, Frandriako parlamentariekin… Beste alde batetik Gabi Basañez Irlandan egon da eta Dublin zein Belfasteko alkateekin bildu da besteak Beste. Gainera bira honetan zenbait hitzaldi ematen egon dira.

Prentsa oharra:

Unai Vázquez-ek Bruselan eta Gabi Basañez-ek Irlandan jarraitzen dute Askapenaren kontrako auziaren berri ematen, bertako auzipetuak diren heinean.

Gaur Gabi Besañez Belfasteko alkate Councillor Arder Carson-ekin eta Dublingo alkate Críona Ní Dhálaigh-ekin, biak Sinn Fein alderdikoak, bildu da eta hainbat opari trukatu ondoren (libre-ko zapi laranja tartean), auziaren gorabeherak xehetzen duen txostena eman die. Beraien aldetik gertutasuna eta elkartasuna jaso ditu, bai eta auzi hau eta Euskal Herrian bizitzen ari diren gainerako epaiketa politikoen berri zabaltzeko konpromisoa ere, besteak beste, Dublinen laster egitekoak diren nazioarteko jardunaldietan.

Unai Vázquez, berriz, atzo European Left alderdi europarreko komisio ejekutibako kide den Elsa Santos-ekin (Portugaleko PCkoa) bilera egin zuen. Konpromisoa hartu dute alderdiko Europako kide guztiei auzia eta auzipetuen egoeraren berri emateko. Ondoren Flandriako legebiltzarkide, eta Europako eskualdetako komiteko kidea (Estaturik gabeko nazioen organo konsultibo modukoa) Marc Hendrickx-ekin bildu zen. Bere alderdia, NV, lehen indarra da Flandrian eta Belgikan. Gobernuan daude eta kasuaren gaineko jarraipena egingo dute.

Ondoren Josu Juaristi (ehbildu) eta Izaskun Bilbao (PNV) eurolegebiltzarkideekin bildu zen, eta arratsaldean HDP alderdi kurdoarekin eta Kongreso Nacional Kurdoko (KNK Kurdistia National Kongres) Yimaz Orkan kidearekin bildu zen.

Iluntzean  Casa de las Americas-en Askapena-ren gaineko hitzaldia eta Luismi Uhartek eta biek koordinaturiko  “La década ganada en América Latina. Una mirada analítica a las luchas populares”. (Askapena eta EHU-UPV-k editatua) aurkeztu zuen.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Uztaila 2019 Abuztua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.