Publizitatea
Bannerra
LABek Andres Boladoren askatasuna exijitzen du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/04/02

Andres Bolado Cañamerorekin

LAB sindikatuak pasaden asteartean espetxeratu zuten Andres Boladoren askatasuna exijitu du eta berari zein SAT sindikatuari elkartasuna helarazi die. Gaur egungo sistema kapitalista zalantzan jartzen duenak kriminalizazioa eta jazarpena pairatzen dutela salatu du sindikatu abertzaleak. Egoera hauek Euskal Herrian oso ezagunak direla azpimarratu du: isunak, zigorrak, legez kanporatzeko saiakerak…

LABen prentsa oharra:

LABek Andres Bodalo SATeko kide sindikalistaren askatasuna exijitzen dio Espainiar Gobernuari. Andres Bodalo andaluziar herriko langileen eskubideen alde borrokatzeagatik gartzeleratua izan da martxoaren 29an, 3 urte t’erdiko zigorra ezarri ondoren.

Egun inposaturik daukagun sistema ekonomiko kapitalista neoliberalak ez ditu desadostasuna eta disidentziak inondik inora onartzen. Ortodoxia ekonomikoa zalantzan jartzen duen edozeinek kriminalizazioa eta jazarpena pairatzen ditu. Langile mugimendua bizirik, botere ekonomiko zein politikoei aurre eginez ari den herrietan, boterearen etsai eta jomuga bihurtzen da.

Euskal Herrian ondo dakigu zer den langile mugimenduaren aurkako jazarpen errepresiboa. Zigorrak, isunak eta egoitzen polizia okupazioak, baita legez kanporatzeko ahaleginak ere, bizi izan ditugu botere ekonomikoek hala nahita eta botere politikoak hala onartuta, sistemaren sostengatzaile diren sindikatuen isiltasuna lagun. Eskura zituzten bitarteko guztiekin nahikoa ez, eta gainera, Estatu Espainiarrak langile eta gizarte mugimenduaren kriminalizazio eta errepresioan sakondu du mozal Legearen promulgazioarekin.

SATeko Andres Bodaloren txanda izan da orain. Andaluziar herriko langile mugimenduan eta langileen eskubide defentsan eskarmentu handiko borrokalaria. Jazarpen politiko eta polizialaren biktima. Polizi testigantzan oinarrituta eta aurkako zentzuan zeuden frogak kontuan hartu izan gabe kartzela zigorra betetzera zigortua izan da. Sententzia finkoa izan baino lehen kartzelaratua izan da.

Ez dugu langile mugimenduaren kriminalizazioa onartzen eta aipatutako guztiagatik,  LABek SATeko Andres Bodalo kidearen askatasuna aldarrikatzen du eta SAT sindikatuari bere elkartasunik beroena helarazten dio.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2019 Urria 2019
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.