Publizitatea
Bannerra
Elkartasuna adierazi dio LABek Italiako USB sindikatuari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2016/07/05

USB sindikatua

Azken aldian Italiako “Unione Sindacale Di Base (USB) ” sindikatuak hainbat mobilizazio egiten ari ditu Erroman lan eskubideen alde: grebak, manifestazioak, blokeoak, okupazio sinbolikoak… Honen aurrean Italiako agintarien eta poliziaren erantzuna errepresioa areagotzea izan da. Mafiaren aurka sortutako salbuespenezko 2011/06/09 lege dekretuaren 3. Artikulua USBren eta sindikatuaren idazkari nagusia den Guido Lutrarioren aurka erabiliz. Modu honetan sindikatuko kideak beldurtu nahi dituzte mobilizazioak eteteko. LABek elkartasuna adierazi die sindikatuko kide guztiei. Gainera salatu dute Europan zehar aplikatzen ari diren politikek prekarietatea eta pobrezia zabaltzen ari dituztela eta neurri hauei aurre egiten dieten sindikatuak zigortzen direla.

LABen oharra:

LABek elkartasun eta sostengua adierazi nahi dio USB sindikatu italiarrari eta bere zuzendaritzako kide den Guido Lutrariorekin. Guido Lutrario USB sindikatuko nazio zuzendaritzaren kide izateaz gain, Erroma kokatzen den Lazio eskualdeko arduraduna da. USB sindikatuak, Guido Lutrario buru zuelarik, mobilizazio garrantzitsuak egin ditu azken urteotan Erromako hirian, hala nola, grebak, manifestazioak, blokeoak, okupazio sinbolikoak, e.a.

Poliza agintariek, Mafiaren aurka sortutako salbuespenezko 2011/06/09 lege dekretuaren 3. artikulua Guido Lutrario eta USBren aurka erabiliz erantzun die mobilizazio hauei. Beldurtze taktika honen xedea askatasuna eta eskubideak murriztea da, etorkizunean bultza lezaketen ekintza sindikala eragozteko.

Ez da USB sindikatuak pairatzen duen lehen erasoa. Italiar agintariek gainbera dauden sistemaren aldeko sindikatu handiak babesteko neurriak hartu dituzte, sistema zalantzan ipini eta baldintzatzen duten sindikatu borrokalariak zigortzeko araudia aldatzen duten bitartean. Araudi aldaketa honen xedea ekintza sindikala gauzatzeko beharrezkoak diren eskubideak murriztea da.

Euskal Herrian salbuespen legeen aplikazioa eta botere ekonomikoek sistemaren sostengu direnen sindikalgintza ereduaren alde eginikoak ezagutzen ditugu. Confebaskek LAB legez kanpo uzteko eginiko saiakera azken honen adierazgarria da.

Egoera hau ez da isolatua. Urteetan luzatzen ari den sasi krisiaren markoan aztertu beharra dago. Europan zehar lan harremanak aldatzeko honetaz baliatzen ari dira, lan baldintzen prekarizazioa eta pobrezia mugarik gabe zabalduz. Lankidetza eta kudeaketan ibilita, sistema laguntzen duten eredu sindikala saritzen dute; borroka, konfrontazio eta klase ikuspegia duen sindikalgintza eredua zigortzen den bitartean.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2019 Urria 2019
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.