Bihar elkartasun azoka ospatuko dute Errekaortun Inprimatu
2016/09/24

Elkartasun azoka

Erreka-Ortu Dantza taldeak elkartasun azoka egingo du bihar, 11:30tatik 14:00ak arte, kioskoaren plazan. Bertan salduko den guztia, auzokide ezberdinek dohaintzan eman dituzte. Ekimen solidario honen helburua garatze bidean dauden herrialdeetako pobreziari aurre egitea da, horregatik aterako duten etekin guztia Oxfan elkarteari emango diote. Erreka-Ortu dantza taldeak 2012.urtetik darama ekimen solidario hau egiten.

Kartela