"Ezkerraldeko geroaren alde indarrak bikoiztu behar ditugu"
2012/02/16
PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 4
- 0
 

portuko eragileak

Portugaleteko herri mugimenduko kolektibo ezberdinek gaur atsaldeko 19.30etan Barakaldon murrizketen kontra egingo den manifestaziorako deialdia luzatu dute eta bertara atxikitu dira Portugaleteko Orube plazan eginiko agerraldiaren bidez. Bertan eskualdearen egoera sozioekonomikoa salatu eta kalera irteteko garaia dela adierazi dute. Honako hauek izan dira atxikitutako kolektiboak: Langabetuen asanblada, Marasma, Birportu, Herrikoi auzo elkartea, Portugalete zaharra auzo elkartea, Pentsionistak, M-15-M, Gazte independentistak, Andere Bidatz talde feminista eta Gazte berdeak. Ezkerraldeko Ezker Abertzaleak ere agerraldia eskeini du. Egoera sozioekonomiko kezkagarria hau gainditu dezakegula baieztatu dute bozeramaleek: "Horretarako, beharrezkoa da, akordioak lortzea; akordio politikoak, akordio sindikalak eta akordio sozialak; justizia sozialean oinarrituko den eredu alternatibo berri baterantz jotzeko beharrezkoa den botere politikoa lortzeko". Kalean eskubideak aldarrikatzera deitu dituzte herritarrak, gaurko manifestaziorako deia indartu nahian.


Prentsa oharra

Ezkerraldea, historikoki, Euskal Herriko langileen borroka eta konkisten sorlekua izan da, baina aldi berean, bankari, enpresaburu eta politikari ustelen arpilatze eta esplotazioek eragindako  prekarietate eta desegituraketaren sorlekua izan da.

ezker abertzalea ezkerraldeaZergatik diogu hori? Galde diezaiogun Santurtziko Amaia Goikoetxeari, 5 urteko semea duen ama dibortziatuari; hipoteka ez ordaintzeagatik bere etxea enkantean atera zuten, etxea ordaindu edota semeari jaten eman artean aukeratu behar izan zuen. Edo galde diezaiegun Barakaldoko Blue Rise arropa dendako langileei; urtarrilaren bukaeran, enpresa berak, gauez joan eta bere denda hustu eta garbitu nahi izan zuen, horrela, langileek, hurrengo egunean, bueltatzerakoan saltzeko gairik eduki ez eta denda itxi behar izan zezaten. Hori bai, abenduko eta urtarrileko lansariak ordaintzeke zeuden. Edota ABBko 240 langileei; azken hiru urteetan 100 milioi baino gehiagoko irabazia izanik, ( 30 milioi azken urtean), enpresak ateak itxi ditu zikoiztasunagatik. Bere produkzioa Turkiara bidali du, zuzeneko eta zeharkako ehunka lanpostu suntsituz eta Ezkerraldeko ehunka familien geroa kolokan jarriz. Eta ikasketa tituluak biltzen ari den gazte santurtziar horri galdetzen badiogu? Ikasi eta ikasi ari den bitartean gurasoen etxean bizi eta Ikeako kontratu prekario eta zikin baten zain dagoen gazteari. Ez, hobe gurasoak langabezian dauden Barakaldoko familiari galdetzen badiogu. Amak okindegia itxi behar izan zuen, eta aitak lan egiten zuen azpikontrata ere itxi egin zen, Sestaoko La Navalek lana murriztu zuelako. Familia honi, udal gobernuak bizirauteko beharrezko laguntzak ukatu dizkio aurrekontuetan dirurik ez dagoelako, bitartean, bertako alkatea diru publikoa alferrikako xahupenetan eralgitzen ari da.

Beraien sistemaren krisia ikusteko adibide hauek ez badira izan nahikoa, hemen ditugu datu hauek. Ezkerraldean ia 20.000 langabetu daude. Gazteen artean portzentajeak gorantz jotzen du, ondorioz, belaunaldi berriak etorkizun lausora halabeharrez bideratua daude. 40.000k baino gehiagok 900 euroko baino gutxiagoko soldata eskasak dituzte. Kontratu ez-egonkorren %60 emakumeei dagokie. Eskualdeko salgune handietan lan egiten duten 2.875ek bataz beste 500 euro kobratzen dute. 50.000 etxetan, ia biztanleen % 50 , pobrezia egoeran daude edo hilaren buereduakaerara iristeko zailtasunak dituzte. Hor ditugu ACB, La Naval,GAM Aldaiturriaga, Nervacero, Mebunik eta itxi edota egokitze tramitean dauden dozenaka enpresa. Horiei IKEA, MegaPark, Ballontiko kaleratzeak gehitu behar zaizkie, eta Bide-Onerako EREa. Eta nola ez, itxi diren ehunka denda eta saltoki txikiak. Ehunka familia kaleratuak izan dira beraien etxebizitzetatik. Datu hauek guztiak lotsagabekeria sozial eta politikoaren muturra besterik ez dute osatzen, urrutitik datorren  lotsagabekeria.

Azken 35 urteetan, Madril eta Gasteizko gobernu ezberdinek harturiko erabakiek, momentuko udal gobernu ezberdinen laguntzaz, industria eta produkzio ekonomiaren  desagertzea ekarri dute; fabrika eta tailerren ixteak, merkataritza guneak bultzatzea, denda txikiak itotzea, beharrezkoak ez diren azpiegitura lan izugarriak, etxebizitzen prezio beldurgarriak,, lehen sektorearen aurrez pentsatutako desagertzea … Multinazional, espekulatzaile, bankari, eta morroi diren politikarien onurara eskualde osoa eraldatu dute. Politikari hauek hori egiteko legeak eskura utzi dizkiete.  Eta orain, beraien krisi sistemikoa gogortu denean, egoera zorroztu besterik ez dute egin; lan erreforma etengabeak, EREak onartu, lanpostu eta etxebizitza kaleratzeak, laguntza sozialen murrizketak … Beraien sistemaren krisia estutzen ari den bitartean, eskaintzen duten irtenbide bakarra, gure eskubide sozialen murrizketa da. Horixe da beraien plan zoragarria, aurrera ihes egitea, terrorismo soziala zabalduz. Izan ere, terrorea, izua zabaldu nahi dute langileon artean, errekurtso gutxi duen jendearen artean, gure eskubideen murrizketa gaitz erdi har dezagun.  


Ezkerraldean, gure eskubideen aldeko ehunka aldarrikapen eta borroka bizi, sortu, sufritu, eta metatu ditugu. Eta gaur egun, Ezkerraldearen geroaren alde, horretan jarraitu behar dugu, indarrak bikoiztuz. Baina hori bai, egoera hau gainditu dezakegu. Horretarako, beharrezkoa da, akordioak lortzea; akordio politikoak, akordio sindikalak eta akordio sozialak; justizia sozialean oinarrituko den eredu alternatibo berri baterantz jotzeko beharrezkoa den botere politikoa lortzeko. Gure eskubide sozialen, gure duintasunaren eta publikotasuna mantentzearen aurka dauden eragileak, hau da, egoera jasangaitz hau sortu dutenak eta beraien konplizeak, interpelatzeko eta beraien burua kokarazteko beharrezkoak dira aipaturiko akordioak.

Ezin gaitezke konformatu eta ezin dugu ekaitza noiz baretuko zain egon. Kalera irten beharra dago, agerraldiak egin, gune sozialak irabazi, eragile aktibo bihurtu, beharrezkoa den erantzun soziala zabalduz, sozializatuz eta sakonduz. Erantzun sozial honek jasotzen ari garen eraso larriaren adinakoa izan  behar du. Hori dela eta, Ezker Abertzaletik herritar orori dei egiten diogu hainbat sindikatu eta erakunde sozialek eginiko deialdian parte har dezan. Manifestazioa ostiral honetan, otsailak 17, Bide Oneran arratsaldeko 19:30ean  hasiko da. Ezkerraldeak eta Euskal Herriak beste eredu ekonomiko eta sozial alternatiboa behar dute, pertsonek eta pertsonentzat eraikia, gure erabakietatik hasita, hortxe dago gakoa eta horretan eman behar dugu indarra.


Ezkerraldeko Ezker Abertzalea, 2012ko otsailaren 16a.

 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 

ATAL BEREZIAK

Atzera Aurrera

EHZ 2011: Mugetatik at!

EHZ 2011: Mugetatik at!

Mapamundi ofizialek inposatutako muga artifizialek gainditu nahian, munduko kulturen topaleku den Euskal Herria Zuzenean festibalean murgildu da herriKolore. Bi egunetan zehar aritu gara Nafarroako Heleta herrian bertako ikuskizun eta gertakizunak Ezkerraldean islatu asmoz.

Gehiago irakurri

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Nola azaldu KORRIKA fenomenoa zer demonstre den? Hain da zaila emozioen eremua hartzen duen oro azaltzea! 17. Korrikak zeharkatu ditu 2011an Euskal Herriko txoko guztiak, euskalduntzearen aldeko bultzada bizi-bizi dagoela erakutziz beste behin ere.    

Gehiago irakurri

BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

 BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

Hemos querido cruzar la mirada con diferentes mujeres de nuestra comarca para poder entender cómo es nuestra vida y la de las mujeres que nos rodean, cómo perciben la realidad, en qué les afecta en su actividad cotidiana el hecho de ser mujeres...    

Gehiago irakurri
Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Elkarrizketa Dantzazale

Laguntasun dantza taldeko Joseba Altube izan da gurean.