Barakaldoko pentsiodunek argi utzi diote Pedro Sanchezi adi egongo direla Inprimatu
2018/06/18

Barakaldoko pentsiodunak herriko plazara atera dira beste astelehen batean, pentsio duinen alde. Sentsu honetan, argi utzi diote Pedro Sanchezi adi egongo direla espainiar estatuan egon den gobernu aldaketaren aurrean. Hitzetik ekintzara pasatzea exigitu diote espainiar gobernu berriari. Beste alde batetik iragarri dute, datorren ostegunean informazio mahaia bat jarriko dutela San Bizenten, beraien aldarrikapenak auzotarrei azaltzeko. Pentsiodunek informazio guneak Barakaldoko auzo guztietara eraman nahi dute, momentuz Bide Onera eta Bagatzan jarri dute. Gainera bihar Madrilera joango dira, estatu mailan egingo den mobilizazioan parte hartzera.