Publizitatea
Bannerra
EH Bilduk onartezina deritzo gaur Arteagabeitian izandako etxe desjabetzeari. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/01/15

EH-Bilduren oharra:

Barakaldoko udalak etxebizitza publikoan euro bakar bat ere ez inbertitzea gogor kritikatu du eta udalerrian dauden 3185 etxebizitza hutsen jabeekin akordioak lortzea proposatzen du, etxebizitza horiek alokairu sozialerako bideratzeko.



Barakaldoko familia bat bere etxetik kaleratu dute gaur. Egun, kontrakoa dirudien arren, etxe kaleratzeek ohikoak izaten jarraitzen dute, alokairua ezin ordaindu izanagatik batez ere. Endika Abad zinegotzi subiranistak aipatu duenez, “Barakaldon etxebizitza arloan urtetan bultzatutako politikak kaleratzeak ahalbidetzen ditu. Izan ere, baliabide ekonomiko gutxi duten familiei ia ezinezko egiten zaie egungo alokairuak ordaintzea gure herrian”. Abaden ustez egoera hauen erantzule dira:   
-    700 € inguruko alokairuak, kasurik onenean.
-    Barakaldok pairatzen duen langabezia eta prekarietate egoera.

Gaur kaleratu duten familiak sosak bilatu beharko ditu gaua kale gorrian ez pasatzeko. “Barakaldoko udalak ezin die inolako alternatiba publikorik eskaini etxebizitza publikoan euro bat bera ere inbertitzen ez baitu”.

Aukerak egon badaude EH Bilduren ustetan: “botere publikoetatik etxebizitza publikoak bultzatu daitezke, batik bat alokairu sozialeko parke bat sortuz, horretarako egun Barakaldon dauden 3.185 etxebizitza hutsetako jabeekin akordioetara helduz, eta Eusko Jaurlaritzak dituen zerbitzu ezberdinekin jabeei ziurtasun juridikoa baliotuz, Etxebide eta ASAP zerbitzuarekin” azaldu du Abadek.

Bukatzeko, EH Bilduk onartezina deritzo gaur familia bat kalean bizitzera behartu izanari 3.185 etxebizitza hutsik dauden bitartean. Ekintza honek ez du Euskal Etxebizitza Legearen aurka soilik egiten, baizik eta “Barakaldar jendartearen oinarrizko eskubideen aurka batez ere”.

 

EH Bilduk onartezina deritzo gaur Arteagabeitian izandako etxe desjabetzeari.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abuztua 2019 Iraila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.