Barakaldoko pentsiodunek borrokan jarraitzen dute Inprimatu
2019/02/04

Astelehenero bezala, Barakaldoko pentsiodunek Herriko plaza bete dute, pentsio sistema duin eta publiko baten alde. Urte bat baino gehiago daramatzate astelehenero kalera ateratzen pentsio duinen alde, horretan jarraituko dut. Gauza batzuk lortu direla aitortu dute, baina ez dela nahikoa argi utzi dute, beraz borrokan jarraituko dute pentsio sistema duin baten alde, gaurko eta geroko belaunaldientzat. Aldarrikatzen dituzten neurrien artean: 1080€ gutxieneko pentsioa eta pentsioen igoera Kontsumorako Prezioen Indizeari lotuta egotea dauzkagu.